Enpresa instalatzaileen sarea
Energia-trantsiziorako bidea uste baino errazagoa da
Som Energian, bazkide zareten pertsona eta erakundeei energia-trantsiziorako bidean aurrera egiten lagundu nahi dizuegu. Zuen eskualdeko enpresa instalatzaile espezializatuekin harremanetan jarriko zaituztegu instalazioak egin ahal izateko.
Instalazio fotovoltaikoak
Zure teilatuan panelak jartzen laguntzen dizugu, etxean edo erakundean zeure energia propioa sortzen hasteko.
Instalazio kolektiboak
Zure eraikinak, halaber, energia garbia ekoiztu dezake, etxebizitzak nahiz komunitatea hornitzeko.
Aerotermia
Aztertu zure etxebizitza klimatizatzeko gasa baino aukera garbiagoak, efizienteagoak eta iraunkorragoak, hala nola aerotermia-sistemak.
Instalazioak handitzea
Eguzki-instalazio bat baduzu, baina handitu edo elementu berriak gehitu nahi badituzu, badakigu zeinek lagunduko dizun. Galdetu guri.
Instalazioak mantentzea
Zure instalazio fotovoltaikoak zehaztasun handiz funtzionatu dezan, azterketak eta garbiketak egin beharko dituzu. Guk esango dizugun zeintzuk diren profesional arduratsuenak.
Ibilgailu elektrikoak kargatzeko puntua
Ibilgailu elektriko bat erostea pentsatu baduzu edo zure ibilgailua entxufatzeko hargune bat behar baduzu, elektrizitate-instalazio egokiena jartzen lagunduko dizugu.
Bateriak
Aprobetxatu zeuk sortutako energia guztia eta atera etekina soberakinei zure eguzki-paneletara konektatutako bateriekin.
Back-up sistemak
Instalazioak "uharte" moduan funtzionatzen duenez, zure etxe edo enpresako oinarrizko hornidura elektrikoa bermatzen du, baita sare orokorra eteten denean are.
Energiaren kudeaketa adimenduna (AA bidez)
Energia kontsumitzeko, bateriak kargatzeko edo soberakinak kudeatzeko unerik onena automatikoki kalkulatzen duten sistemekin, zure instalazioaren efizientzia maximizatuko duzu.
Enpresa instalatzaileen sarea erabiltzeko arrazoiak
Zure egoera edonolakoa dela ere (pisu batean edo txalet batean bizi bazara, enpresa edo pertsona fisiko bat bazara) zure inguruko enpresekin harremanetan jarraiko zaitugu.
Horrela askoz errazagoa da eredu energetiko garbi eta justu baterako trantsizioan parte hartzea.
Zerbitzu hau erabiltzeko arrazoi nagusiak
- Deskontuak: Som Energiaren bazkide bazara, zerbitzuak kontratatzean deskontuak jasoko dituzu.
- Lehentasuna: produktu eta zerbitzuak zabaltzeko kanpainak jende guztiak baino lehenago jakinaraziko dizkizugu.
- Promozioak enpresa instalatzaileen produktuetan (hala nola plaka eta bateriak) eta mantentzean.
- Prezio justuak: Ekonomia sozial eta solidarioko erakundeek ere tarifa lehiakorrak dituzte.
- Gardentasuna eta erantzukizuna: Pertsonen eta enpresa instalatzaileen arteko harremana errazten dugu, letra txikirik eta espanturik gabe.
- Kudeaketa zuzena: enpresa instalatzailearekin zuzeneko harremana izango duzu hasieratik kontratua sinatu arte.
Aurreztu denbora eta ahaleginak energia garbien aldeko trantsizioan.

video_blocked_message