Ekoizlea naiz
Nori dago zuzenduta?
Jatorri berriztagarriko energia ekoizten baduzu eta soberakin dezente badituzu, soberakinak handizkako merkatuan saltzeko aukera duzu. Operazio errentagarria da, baina egin beharreko tramiteak eta eskatu beharreko baimenak konplexuak dira.
Som Energian pertsona zein erakunde ekoizleak elektrizitatearen handizkako merkatuan ordezkatzen ditugu. Kudeaketak sinplifikatzeaz gain, sarbidea errazten dugu.
Gure prezioak lehiakorrak eta gardenak dira.
Ekonomia sozial eta solidarioko irabazi asmorik gabeko kooperatiba batek kudeatutako zerbitzua da.
Zure energia-instalazioak zehaztasun eta ardura handiz kudeatzen ditugu, gureak balira bezala.
Badakigu zerbitzu konplexua dela; horregatik, modu argi, garden eta pedagogikoan azaldu nahi dugu.
Gaur arte hamaika espediente tramitatu ditugunez, ondo ezagutzen ditugu prozesua bizkortzeko egin beharreko gestio guztiak.
Mozkinak kooperatiban berrinbertitzen dira.
Diru-sarrerak
Ekoizle gisa, sortutako energiari dagozkion diru-sarrerak (merkatuko salmenta-prezioan edo ordainsari espezifiko gisa) jasotzen jarraituko duzu. Diru-sarrerak jasotzeko baldintza zehatzak kontsultagai daude hemen.
Kontraprestazioa
Bestetik, zerbitzuarengatik kostu bat ordaindu behar duzu. Kostua zure instalazioaren neurriaren eta ezaugarrien araberakoa da:
1. tarifa
100 kW-rainoko potentzia baduzu edo autokontsumo-instalazio bat baduzu eta soberakinak saltzen badituzu, 1,5 euro/MWh ordainduko duzu.
2. tarifa
Zure instalazioaren potentzia 100 kW-tik gorakoa bada, kostua instalazioaren ezaugarrien arabera ezarriko dugu.
Egin bat Kooperatibarekin
Zerbitzuaz gozatzeko, nahitaezkoa da Kooperatibako bazkidea izatea.
Bete behean aurkituko duzun formularioa
Eman zure datuak. Laster, zurekin harremanetan jarriko gara zerbitzuaren baldintzak azaltzeko eta zure zalantzak argitzeko.
Jaso eta sinatu ordezkaritza-kontratua
Parte hartzea erabakitzen baduzu, kontratua, datuak beteta, online bidaliko dizugu. Kontratua berrikusi eta digitalki sinatu besterik ez duzu egin beharko.
Sinatu eta bidali notario-ahalorde bat
REE, OMIE eta MLBNren aurrean zu ordezkatzeko notario-ahalorde original bat beharko dugu. Mesedez, kontuan hartu, zerbitzu hau kontratatzeko, ezinbestekoa dela notario-ahalorde bat ematea. Notariotza-tramite honen gastuak zure gain hartu beharko dituzu, pertsona edo erakunde ekoizle gisa.
Hasi soberakinak saltzen Som Energiaren ordezkaritzapean
Sorten duzun energia (edo sobera dituzun soberakinak) gure Kooperatibaren bidez salduko duzu, gure eredu iraunkor eta asoziatiboarekin bat eginez.
Requisitos
Todo gran viaje empieza con un paso. Para disfrutar de este servicio, es preciso que formes parte de la cooperativa de Som Energia. Al asociarte, podrás participar en las decisiones a través de las comisiones de trabajo, los grupos locales y la Asamblea.
Además, tendrás la posibilidad de acceder a los servicios que ofrece la cooperativa, como consumo de electricidad verde certificada, inversión en proyectos renovables, contratación de servicios sostenibles, etc.
Empieza el viaje, da el primer paso y únete a nuestra cooperativa.