Ekoizlea naiz
Zeure energia propioa sortzen baduzu eta soberakinak badituzu, Som Energiaren bitartez saldu ditzakezu
Soluzio erraza
Som Energiak zure instalazioa kudeatzen badu, kezkak ahaztuko dituzu, denbora aurreztuko duzu eta instalazioari etekin handiena aterako diozu.
Zertan datza Instalazioen Kudeatzailea?
Instalazioen kudeatzailearekin instalazio fotovoltaikoak gainbegiratzen eta administratzen ditugu funtzionamendua optimizatu eta arriskuak murrizteko. Instalazioak gureak izango balira bezala zaintzen ditugu.
Zerbitzu honek alderdi guztiak barne hartzen ditu:
- Eguneko monitorizazioa akatsak antzemateko eta azkar erantzuteko alarmen bidez.
- Esku-hartze azkarra Som Energiari lotutako konfiantzazko hornitzaileekin.
- Koordinazioa enpresa, aseguru-etxe eta sistema-operadoreekin.
- Aldizkako txostenak eta jarraipen-bilerak, beti jakinaren gainean egon zaitezen.
Horrez gain, zurekin komunikazio zuzena izango dugu, zalantzak argitzeko eta hobekuntzak proposatzeko.
Ekoizpena optimizatzen dugu
Jarraipen etengabea egiten dugu, zigorrak murrizten ditugu eta errendimendua optimizatzen dugu.
Jarduerarik gabeko denbora murrizten dugu
Intzidentziak gertatzen direnean azkar erantzuten dugu, galera ekonomikoak minimizatzearren.
Arauak betetzen ditugu
Arau berriak indarrean sartu aurretik ezagutzen ditugu. Dena ondo lotuta dugu.
Aholkularitza teknikoa eskaintzen dizugu
Zure instalazioaren efizientzia hobetzen duen teknologia ezagutzen eta erabiltzen dugulako.
Instalazioen Kudeatzailearekin, aurreztu denbora eta baliabideak eta utzi gure esku hobekien egiten duguna: eguzkiak eskaintzen diguna energia bihurtzen dugu.
- Energia fotovoltaikoa ekoizten baduzu eta zure instalazioaren kudeaketa efiziente eta seguru bat bermatu nahi baduzu.
- Zure instalazioaren tamaina kontuan hartuta, ahalik eta errendimendu handiena lortu nahi baduzu.
- 50 kW-tik gorako instalazio bat baduzu, estalki gainean edo lurrean.
- Ekoizpena egunero kontrolatzeaz gain, errendimendua optimizatu nahi baduzu.
- Uste baduzu zure instalazio zahar edo berriak jarraipena eta hobekuntzak behar dituela.
Zergatik utzi Som Energiaren esku nire instalazioaren kudeaketa?
Som Energian hamarkada luze bat daramagu instalazio fotovoltaikoak eraikitzen eta kudeatzen. Horregatik, oso ondo ezagutzen ditugu legeria, teknologia eta sortu daitezkeen arazo teknikoak.
Gaur egun, autonomia-erkidego desberdinetako 22 instalazio kudeatzen ditugu. Horrek esan nahi du administratzen ditugun instalazioek, guztira, 30,6 MWp-ko potentzia dutela.
Aurreztu denbora eta kendu kezkak burutik zure instalazioaren ekoizpena optimizatzeko. Aurrekontu bat eskatzeko, bete formularioa.