Elkarte batean elkartutako pertsonak komunitate energetikoaren bitartez ekoizten eta kontsumitzen duten energiaren jabeak dira.

Komunitate energetikoak

Sartu zaitez komunitate energetiko batean erabiltzen duzun energia kontrolatzeko

Zer dira komunitate energetikoak?

Komunitate energetikoak lurralde bateko partikularrek, instituzioek eta erakundeek osatzen dituzte. Modu demokratikoan elkartzen dira tokian energia berdea ekoizteko eta egunero erabiltzeko.

Komunitate energetikoen bereizgarria da kideak ekoizten eta kontsumitzen duten energiaren jabeak direla. Horri esker, komunitate energetikoen jarduerak gizarte-eraldaketa eragiten du lurraldeetan.

 

Pertsona-talde bat ekonomia sozial eta solidarioko beste kooperatiba eta erakunde batzuekin elkartu gara komunitate energetikoak sustatzeko.

Som Comunitats

Som Energia ekonomia sozial eta solidarioko beste kooperatiba eta erakunde batzuekin elkartu da komunitate energetikoak sustatzeko.

Aliantza horrek pertsonei eta kolektiboei energia berriztagarria modu kolaboratiboan sortzeko, partekatzeko eta erabiltzeko aukera ematen die. Horri esker, iraunkortasuna, ekonomia sozial eta solidarioaren balioak eta pertsona zein erakundeen energia-subiranotasuna sustatzen jarraitzen dugu.

Zuk ere lagundu dezakezu etorkizun garbiago bat eraikitzen: ezagutu Som Comunitats eta ikusi nola parte hartu dezakezun.

Ezagutu Komunitate energetikoak