Plaka fotovoltaikoak dituen estalkia: zeure energia propioa sortzeko eta etorkizun energetiko iraunkorrago bat sustatzeko.

Autoprodukzioa

Sortu zeure energia propioa eta lagundu etorkizun energetiko iraunkorrago bat eraikitzen

Teilatu propiorik ez baduzu ere, eguzki-energia ekoiztu dezakezu zure etxe edo erakundean. Aurkitu zure beharretara hobekien egokitzen den modalitatea.

Autokontsumo-modalitateak

Ez duzu autoprodukziorako aukerarik zure inguruan?
Som Energiak autokontsumo birtuala eskaintzen dizu. Distantziak ezin du eragotzi zuk energia-trantsizioarekin bat egitea.

Bazkideek La Serra instalazio fotovoltaikoa Generation kWh proiektuaren bitartez finantzatu dute energia kostaprezioan jasotzeko

Generation kWh

Jaso energia kostaprezioan eta finantzatu energia-instalazio berriztagarriak.
Generation kWh proiektuarekin, Som Energiari mailegu bat egiten diozu energia-instalazio berriztagarriak abiarazten laguntzeko. Trukean, instalazio horiek ekoizten duten elektrizitatearen zati bat kostaprezioan jasoko duzu.

Sortutako energia kontsumo-puntu jakin batzuei esleitzea ahalbidetzen duen instalazio fotovoltaikoa, autokontsumo kolektibora jo beharrik gabe.

AuVi

Autokontsumo Birtuala energia berriztagarriko eredu bat da. Fakturaren bidez, instalazio batean sortutako energia kontsumo-puntu jakin batzuei esleitzea ahalbidetzen du, autokontsumo kolektibora jo beharrik gabe. Ekoiztutako energiari prezio finko bat ezartzen zaio, eta energia ekimenari atxikitako kontratuen artean banatzen da, partaidetzaren arabera.
Aukera egokiena da estalki propioetako energia beste hornidura-puntu batzuetan aprobetxatu nahi duten erakunde, enpresa edo administrazio publikoentzat. Kudeaketa sinplifikatzeaz gain, elektrizitate-fakturan inpaktu handia du.

Komunitate energetikoak

Sartu komunitate energetiko batean eta hasi energia berdea jasotzen

Parte hartu komunitate energetiko batean eta egin tokiko energia berriztagarriaren alde. Lurraldeko beste pertsona edo erakunde batzuekin instalazioak, onrak eta kontsumoaren gaineko kontrola partekatuko dituzu. Ezin hobea etxebizitza, erakunde edo ibilgailu elektrikoetarako!

Aurretik dagoen komunitate batean parte hartu edo komunitate berri bat sortu dezakezu. Zure ingurunetik energia-iraunkortasuna bultzatzeko modu praktiko eta kolaboratiboa.

Aurkitu zerbitzurik egokiena zuretzat

Erantzun galdera batzuei eta aurkitu zerbitzurik onena zuretzat

Empezar