Plaka fotovoltaikoak dituen estalkia: zeure energia propioa sortzeko eta etorkizun energetiko iraunkorrago bat sustatzeko.

Autoprodukzioa

Sortu zeure energia propioa eta lagundu etorkizun energetiko iraunkorrago bat eraikitzen

Teilatu propiorik ez baduzu ere, eguzki-energia ekoiztu dezakezu zure etxe edo erakundean. Aurkitu zure beharretara hobekien egokitzen den modalitatea.

Autokontsumo-modalitateak

Beharbada ez duzu jakingo, baina eguzki-plaken instalazio bakar batek hurbil bizi diren bizilagunak, modu kolektiboan, elektrizitatez hornitu dezake: etxebizitzak, saltokiak, bulegoak, eta abar.

Hiri-estalki fotovoltaiko kolektiboa zure etxean, enpresan edo erakundean eguzki-energia ekoizteko

Hiri-sorkuntza (GURB)

Ez baduzu estalki propiorik, alokairuko etxea baduzu edo ezin baduzu banakako instalazio bat ordaindu, GURB proiektuaren bidez gure instalazioetako batera konektatu ahalko zara autokontsumo kolektiboari atxikitzeko.

Emakume bat telefonoan autokontsumo kolektiboa dutenei eguzki-plakak kudeatzen laguntzen

Autokontsumo-kudeatzailea

Autokontsumo kolektiboa baduzu, ahaztu zailtasunak: gu arduratuko gara zure eguzki-plaken kudeaketaz.

Pisu-bloke batean bizi bazara, gaindegian instalazio fotovoltaiko bat nola jarri azalduko dizugu.

Autoprodukzioa pisu-blokeetan

Pisu-bloke batean bizi bazara, gaindegian instalazio fotovoltaiko bat nola jarri azalduko dizugu.

Enpresa instalatzaileko langile bat. Enpresarekin harremanetan jarriko zaitugu zure instalazioa gauzatzeko.

Enpresa instalatzaileen sarea

Som Energiak ez ditu plaka fotovoltaikoak instalatzen, baina horretan espezializatuta dauden hainbat enpresa aukeratu ditu. Behean haiekin harremanetan jartzeko datuak aurkituko dituzu. Zure plakak instalatzen kudeatzen eta optimizatzen lagunduko dizute.
Gainera, hornitzaile horiek beste deskarbonizazio-metodo batzuk (hala nola aerotermia eta bateriak) erabiltzen lagunduko dizute.

Komunitate energetikoak

Sartu komunitate energetiko batean eta hasi energia berdea jasotzen

Parte hartu komunitate energetiko batean eta egin tokiko energia berriztagarriaren alde. Lurraldeko beste pertsona edo erakunde batzuekin instalazioak, onrak eta kontsumoaren gaineko kontrola partekatuko dituzu. Ezin hobea etxebizitza, erakunde edo ibilgailu elektrikoetarako!

Aurretik dagoen komunitate batean parte hartu edo komunitate berri bat sortu dezakezu. Zure ingurunetik energia-iraunkortasuna bultzatzeko modu praktiko eta kolaboratiboa.

Flux Solar

Energia-soberakinei ahalik eta etekin handiena ateratzeko bateria birtuala

Araudiaren arabera, zure plakek kontsumitzen duzuna baino energia gehiago sortzen badute, fakturan konpentsazio bat jasoko duzu, baina betiere kontsumoaren kostua gainditu gabe. Flux Solar zerbitzuarekin, konpentsatu gabeko soberakina metatu eta etorkizuneko fakturetan deskontatzen da. Hala, zure instalazioa ahalik eta gehien aprobetxatu eta elektrizitate-fakturan etengabe aurrezten duzu.

Aurkitu zerbitzurik egokiena zuretzat

Erantzun galdera batzuei eta aurkitu zerbitzurik onena zuretzat

Empezar