Ekoizpena Som Energian
Ekoiztu zure energia
Parte hartu Generation kWh proiektuan
Bazkideek ekarpen bat egin dezakete Som Energiari energia-instalazio berriztagarriak abiarazten laguntzeko. Trukean, elektrizitatea kostaprezioan ordaintzen dute ekarpena itzultzen zaien bitartean.
Generation kWh proiektuan gutxienez kontratu bat indarrean duten Som Energiaren bazkide guztiek (pertsonak zein erakundeak) parte hartu dezakete. Oraindik bazkidea ez bazara, bazkidetu.
Gomendatzen dizugu, gehienez, zure elektrizitate-kontsumoaren % 70eko ekarpena egitea. Baina, nahi izatekotan, zure egungo elektrizitate-erabileraren % 100 edo gehiago ekoizteko beharrezko ekarpena egin dezakezu.
Informazio hori elektrizitate-fakturan aurkituko duzu (hemen kontatzen dizugu). Hornidura-puntu bat baino gehiago (adibidez, bi etxe edo etxe bat eta bulego bat) baduzu, kalkulatu kontsumo osoa Generation kWh proiektuan sartu nahi duzun elektrizitatearen ehunekoa erabakitzeko.
Urtero, Som Energiaren transferentzia bat jasoko duzu egindako ekarpenaren zati proportzionalarekin. Ekarpena proiektuak irauten duen 25 urteetan zehar itzuliko dizugu, % 0ko interesarekin.
Lehen transferentzia ekarpena formalizatu ondoren 24 hilabete igarotakoan jasoko duzu. Izan ere, urtebeteko gabealdia ezartzen dugu proiektu honen bidez finantzatzen diren instalazioak abiarazten direla bermatzeko.
Itzulkina jasotzeko eta aurretiaz amortizatzeko epeei buruzko informazio xehatua aurkituko duzu ekarpen-kontratuaren baldintzetan.
Ekarpen ekonomikoa egin ondoren 12 hilabete igarotakoan, elektrizitatea Generation kWh prezioan jasotzen hasiko zara. Bien bitartean, Som Energiarekin argia kontratatu dezakezu.
Parte hartzen duen pertsona edo erakunde bakoitzari, gutxi gorabehera, urteko 170 kWh dagozkio eskuratutako akzio energetiko bakoitzeko. Beraz, jasoko duzun energia-kantitatea egin duzun ekarpenarekiko proportzionala izango da.
Kontratu bat baino gehiago baduzu, Generation kWh prezioko kWh-ak nola banatu erabaki ahalko duzu. Adibidez, etxe batez gain, energia asko kontsumitzen duen lantoki bat baduzu, beharbada, zuretzat, onuragarriena izango da Generation kWh kontsumoaren zati handiena lantokira eramatea, etxean utzi ordez, etxeko kontsumoa txikiago izan ohi baita.
Generation kWh elektrizitatea kostaprezioan jasoko duzu.
Oraindaino, Generation kWh tarifa Som Energiaren ordutegi-tarteen araberako tarifak baino merkeagoa izan da. Hau da, Generation kWh proiektuan parte hartu duten bazkideek ordutegi-tarteen araberako tarifarekin baino gehiago aurreztu dute elektrizitate-fakturan.
Generation kWh proiektuan parte hartzeak zer esan nahi du?
Ez, ezin duzu instalazio zehatz bat aukeratu. Zure ekarpena, oro har, proiektu guztiak bideratzeko erabiliko baita.
Som Energiaren bazkide zarenean parte hartu ahalko duzu Generation kWh proiektuan. Proiektu honetan parte hartzea pentsatu baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan informazio guztia jasotzeko.
Era berean, proiektu berri bat sortzen denean, mezu elektroniko bat bidaltzen diegu eskualdeko bazkideei ekimenean parte hartzeko aukera eskaintzeko. Oraindik ez zara bazkidetu? Egin zaitez Som Energiaren bazkide zure lurraldean zer sortzen ari garen jakiteko.
Generation kWh tarifari esker lortzen den urteko aurrezki potentziala etekintzat jotzen da. Hortaz, aurreztea lortzen bada, Ogasunak % 19ko atxikipena aplikatuko du PFEZaren kontura. Som Energiak ondoriozko atxikipenen ziurtagiria bidaliko dizu.
Ekarpen-kontratuaren baldintza orokorrak esteka honetan daude kontsultagai.