Som Energiaren tokiko taldeak
Energia-trantsizioa bultzatzeko eragile aktiboa izan zaitezke
Tokiko taldeak parte-hartze boluntarioan oinarritutako guneak dira, non bazkideak Kooperatiba zabaltzeko ekintzak garatzeko asmoz elkartzen baitira. Tokiko taldeak hainbat eremu geografikotan sortu dira. Behean zugandik hurbilen dauden taldeak bilatu ditzakezu.
Zein da tokiko taldeen lana?
Hauek dira tokiko taldeen lan-lerroak:
- Kooperatibaren eginkizuna zabaltzeko solasaldiak, mahai-inguruak eta ekitaldiak antolatzen dituzte.
- Prestakuntza-foroak eta Som Energiaren norabidea erabakitzeko eztabaida-foroak antolatzen dituzte.
- Loturak ezartzen dituzte antzeko interesak dituzten kolektiboekin eta tokiko proiektuekin.
- Bazkideen eta Kooperatibaren arteko lokarria dira.
Tokiko taldeetako kideak aldaketa bultzatzeko eragile aktiboak dira. Bilatu mapan aktibo dauden tokiko taldeak eta jar zaitez harremanetan hurbilen duzunarekin.
Tokiko Taldeen Topaketa
Urtero, tokiko taldeak elkartu egiten dira esperientziak partekatzeko eta etorkizunaren gainean hausnarketa egiteko. Elkarrekin bide berriak bilatzen dituzte planeta errespetatzen duen eredu iraunkor bat eraikitzeko.
Tokiko taldeen jarduerak ezagutzeko bi kanal dituzu:
Participa
Plataforma honetan informazio garrantzitsua eta dokumentazioa aurkituko dituzu. Era berean, tokiko taldeek egiten dituzten partaidetza-prozesuetan eztabaidatzeko eta bozkatzeko aukera duzu. Bazkide guztiak sartu daitezke Participa gunean, tokiko taldeko kideak izan ala ez.
Som Energiako tokiko taldeen bloga
Hemen aurkituko dituzu zure tokiko taldeari buruzko azken albisteak.