PRIBATUTASUN POLITIKA

SOM ENERGIA, SCCL bereziki sentibera da Web orriko zerbitzu Erabiltzaileen datu pertsonalak babestearekin. Pribatutasun Politika (aurrerantzean, Politika) honen bidez SOM ENERGIA, SCCL-ek jakinarazten die www.somenergia.coop web tokien zein CorreoWeb zerbitzuaren ERABILTZAILEEI Web horietan jasotzen diren datu pertsonalen erabileraz eta tratamenduaz, haiek erabaki ahal izan dezaten, borondatez eta askatasun osoz, eskatutako informazioa eman nahi duten.
SOM ENERGIA, SCCL-ek Politika hau aldatzeko ahalmena beretzat gordetzen du lege-berritasun, jurisprudentzia irizpide, sektorearen praktika edo entitatearen interesei moldatzeko helburuarekin. Politika honen edozein aldaketa aurrez iragarriko da Erabiltzaileei jakinarazteko.

TRATAMENDUAREN TITULARTASUNA
Inprimaki eta galdetegi elektronikoetan eskatutako datu pertsonalak SOM ENERGÍA, SCCL-ren titulartasunean dauden fitxategietan sartuko dira, behar bezala erregistratuta Datuak Babesteko Erregistro Orokorrean.

ERABILERAK ETA XEDEAK
Inprimaki eta galdetegi elektronikoen bidez erabiltzaileak ematen dituen datu pertsonalak informazio, zalantza edo iradokizunak erantzuteko edo kudeatzeko xedeetarako jasoko eta tratatuko dira, edo SOM ENERGIA, SCCL-ek eskaintzen dituen argitalpen edo edozein zerbitzu edo jarduera eta ekitaldietan. Halaber, datuak edozein bidetako informazioa bidaltzeko erabili ahalko dira, aurreko alderdiei buruz, SOM ENERGIA, SCCL-ren produktu edo zerbitzuekin zerikusia dutenak.

DATUAK LAGATZEA EDO EMATEA
Inprimaki eta galdetegi elektronikoen bidez jasotako datu pertsonalak ez dira hirugarrenei lagako edo emango, honako salbuespenekin: aurrez adierazitako xedeak betetzeko, kontrolatzeko edo garatzeko beharrezkoa denean, Legeak aurreikusitako kasuetan eta Erabiltzaileari espresuki jakinaraziko zaizkion kasu zehatzetan.

DATUEN EGUNERATZEA
Gure fitxategietan, informatikoak zein paperezkoak, dauden datuek errealitatearekin beti bat egiteko helburua betetzeko eguneratuta izatea saiatuko gara. Horretarako, Erabiltzaileak berak egin beharko ditu aldaketak, zuzenean, gaituta dagoenean, edo SOM ENERGIA, SCCL-ren dagokion arlo edo departamenduari modu egokian jakinaraziz.

DATUEN SEGURTASUNA
Indarrean dagoen araudia, Datu Pertsonalak Babesteko 1999ko abenduaren 13ko Lege Organikoan xedatutakoa betetzeko, SOM ENERGIA, SCCL-ek segurtasun-neurriak hartu ditu, eta eskura dituen bitarteko eta baliabide tekniko guztiak jarri ditu emandako datu pertsonal horiek galdu, gaizki erabili, aldatu edo lapurtu ez daitezen, edo inor sar ez dadin baimenik gabe.

ERABILTZAILEEN ESKUBIDEAK
Erabiltzaileak une oro izango du LOPD-k onartzen duen datuetara sartu, horiek zuzendu, ezabatu eta baliogabetzeko eskubidea. Pertsonek eskubide horiek erabili ahalko dituzte honako bideak erabiliz:
a) Posta bidez, helbide honetara:
Som Energia SCCL
Calle Pic de Peguera, 11
Edificio Giroemprèn, despacho A2.08
17003 – Girona.

b) Posta elektronikoa bidaliz: info@somenergia.coop

ERABILERA BALDINTZAK
Orokorrean, Erabiltzaileak honako erabilera baldintzak betetzeko eta asmo onez aritzeko konpromisoa hartzen du, eta ez du Web leku hori modu desegokian erabiliko, SOM ENERGIA SCCL-ren eta gainerako Erabiltzaileen eta pertsonen eskubideak errespetatuz.
Aurrekoa esanda, zehazki Erabiltzaileak SOM ENERGIA, SCCL-ren web tokiak erabiltzean honako baldintzak beteko ditu:
Ez sartu, bildu edo zabaldu Web-etan edo horien bidez edozein informazio edo material iraingarri, lizun, mehatxagarri edo xenofoborik; ez erlijio, pentsaera, sexu edo arrazarengatik indarkeria edo bazterketarantz bultzatzen duenik; ezta moral, oinarrizko eskubide, ordena publiko, askatasun publiko, ohore, intimitate, pertsonen irudi edo, orokorrean, indarrean dagoen araudiaren aurkako erasoa suposatzen duenik ere.
Ez sartu, bildu edo zabaldu Web-etan edo horien bidez ordenagailu programarik, daturik, birusik, kodigorik, hardware edo telekomunikazio ekiporik, edo beste edozein tresna elektroniko edo fisikorik, SOM ENERGIA SCCL-ren, edozein Erabiltzaileren edota pertsonaren Web tokietan, zerbitzuetan, edo edozein ekipo, sistema edo saretan kaltea eragin lezakeenik.
Zaindu modu egokian “Erabiltzailearen izena” (Login) eta “Pasahitza” (Password) SOM ENERGÍA, SCCL-ek emanak. Erabiltzaileak dira SOM ENERGIA SCCL-ren Web lekuan eskaintzen diren zerbitzu ezberdinetara sartzeko elementu identifikatzaileak eta gaitzaileak. Erabiltzaileek datu horiek hirugarrenei ez emateko ardura eta erabilera desegoki batek eragin litzakeen kalteengatik ardura bere gain hartuko dute.
Zentzu horretan, Web lekuen zerbitzu bat erabiltzeko, Erabiltzaileak erregistroa egin beharko balu, bera izango da egiazko eta legezko informazioa emateko arduraduna. Erregistroa egin ahal izateko Erabiltzaileak identifikazioa edota pasahitza jasoko balitu, berak erabilera egokia egingo du eta pasahitza sekretuan gordeko du.
Edozein arrazoirengatik (lapurreta, galtzea edo baimenik gabeko sartzea) identifikatzaileak edota pasahitzak gaizki erabiltzea ahalbidetuko duen gertaeren bat gertatuko balu, Erabiltzaileak berehala SOM ENERGIA SCCL-ri jakinarazteko beharra dauka, berehalako baliogabetzea egin ahal izateko. Jakinarazpena egin ezean, SOM ENERGIA SCCL-ek ez du bere gain hartuko gertaera horiengatiko ondoriorik.
Ez egin, Web lekuen bidez, publizitate, promozio zein merkataritza jarduerarik. Ez erabili Web lekuen bidez jasotako informazioa edo edukiak publizitatea bidaltzeko, ez erosketarako edo helburu komertzialerako mezuak bidaltzeko, ezta hirugarrenen datu pertsonalak jasotzeko edo biltzeko ere.
Ez erabili identitate faltsurik, ezta besteren baten identitatea ordeztu ere, Web lekuetan edo bere zerbitzuen erabileran. Ez erabili hirugarrenen identifikatzailerik ez pasahitzik ezta sartzeko klaberik ere.
Ez apurtu, aldatu, baliogabetu edo kaltetu SOM ENERGIA SCCL-ren edo beste hirugarrenen daturik, informaziorik, programarik edo dokumentu elektronikorik.


COOKIE-AK

13/2012 Errege Dekretu-Legea betez, Som Energiak baimena eskatzen dizu cookie-ak instalatzeko web orri honetako zure nabigazioari buruzko datu estatistikoak lortzeko asmoz. “somenergia.coop” erabiltzen segituz gero cookie-ak instalatzea eta erabiltzea baimentzen ari zara. Pribatutasun politika. Cookie-i buruz.
Gailetak edo cookie-ak erabiltzeari buruz web leku honetan.

Gaileta bat (edo cookie ingelesez) web lekuek zure nabigatzaileari bidaltzen dizkioten kode-zatiak dira. Beren funtzioa anitza da, adibidez:

Lehenespen gailetak, adibidez nabigatzeko aukeratu duzun hizkuntza gogoratzeko balio dutenak.
Prozesu cookie-ak, eremu pribatu batera sartzen zarenean zenbait datu gogoratzen dituztenak, adibidez, erosketa gurdia online denda batean.
Segurtasun cookie-ak, beste norbaiten zure sarrera datuen erabilera okerra ekiditeko balio dutenak.
Publizitate cookie-ak ere badaude, zure interneteko bilaketen datuak erregistratzen dituztenak, bisitatutako web leku horietan agertzen diren iragarkiak zure interesen/gustuen arabera moldatzeko.
Bukatzeko, analisi cookie.ak, Google Analytics-enak bezalakoak, web-en jabeei informazioa bidaltzen dietenak, bisitariek nola elkar-eragiten dioten hobeki ulertzeko. Cookie-ek informazio estatistikoa jasotzen dute web lekua erabiltzeari buruz bisitariak identifikatu gabe.

Kasu guztietan cookie-k web lekuak zuretzat baliagarriagoak izatea lortzen dute eta guk web orria eraginkorragoa eta praktikoagoa izateko baliabidetzat hartzen ditugu. Zure intimitatea eta gu bisitatzen gaituzten guztiena errespetatzen dugu beti, nola ez.

Som Energiak analisi cookie-ak erabiltzen ditu, Google Analytics-ek web leku honen bisitei buruzko datuak eman diezazkigun, betiere modu anonimoan, eskaintzen ditugun edukiak hobetzeko asmoz. Zure datuen pribatutasunaren eta Google Analytics-en cookie-n inguruko informazio gehiago hemen kontsultatu ahal duzu: https://developers.google.com/analytics/devguides/collection/analyticsjs/cookie-usage

Iritziz alda dezakezu eta cookie-ak ezabatu nahi duzunean.
Zure ekipoan instalatutako cookie-ak kontsultatzeko eta kudeatzeko zure nabigatzailearen konfigurazioa aldatu behar duzu. Informazio zehatza aurkituko duzu lotura hauetan:
Firefoxekin nabigatzen baduzu: http://support.mozilla.org/es/products/firefox/privacy-and-security/cookies
Chromerekin nabigatzen baduzu: http://support.google.com/chrome/bin/answer.py?hl=es&;answer = 95647
Internet Explorerrekin nabigatzen baduzu: https://support.microsoft.com/ca-es/products/microsoft-edge
Safarirekin nabigatzen baduzu: https://support.apple.com/es-es/HT201265
Cookie-ekin egiten dugun erabilerari buruzko gauza gehiago jakin behar baduzu idatzi info@somenergia.coop helbidera eta informazioa emango dizuegu.


LEGE OHARRA

Web-aren ardura
Som Energia, SOM ENERGIA SCCL-ren marka komertziala da, IFK F55091367 duena, helbidea Calle del Pic de Peguera 11 del Parque Científico y Tecnológico de la UdG, 17003 Girona, titular bezala jokatzen duena, www.somenergia.coop web orriaren edukien kudeatzailea eta dinamizatzailea.

Erabiltzaile kontzeptua
Web orria erabiltzeak Erabiltzailearen izaera ematen du eta horrek ekartzen du Lege Ohar honetan dauden disposizio guztiak onartzea, web orrira erabiltzailea sartu orduko. SOM ENERGIA-k erabiltzaileei jakinaraziko die Lege Ohar honetako edozein aldaketaz.

Loturak edo linka, informazioa
SOM ENERGIA-k ez du bere gain hartzen loturen bidez bereak ez diren web orrien edukien ardura. Berea ez den web orri bati egindako lotura erabiltzailearen erabakia da eta SOM ENERGIA-k ez du gomendatzen ez bermatzen lotura horren bidez jasotako informaziorik, ez du bere gain hartzen inolako galerarik, erreklamaziorik edo kalterik lotura baten erabiltzeagatik eraginda, ezta zerbitzua eteteagatik ere.

Cookie-ak eta cookie-n erabilera, informazioa
Web orri honetako zenbait orrialdetan cookie-ak erabil daitezke. Cookie horien xedea gure bisitariei eta bezeroei zerbitzu hobea ematea da. Cookie-ak web lekuek zure nabigatzaileari bidaltzen dizkioten kode-zatiak dira. Beren funtzioa anitza da, adibidez:
· Erabiltzaileak lekuari egindako azken data eta ordua.
· Erabiltzaileak web orriari egindako lehen bisitan aukeratu zuen eduki diseinua.
· Eremu murriztuetara sartzeko kontrolean eragiten duten segurtasun elementuak.

Arduraren muga eta ukoa
Web orrien bidez eskura dauden informazioak eta zerbitzuek errore tipografikoak edota akatsak eduki ditzakete. Noiz behinka aldaketak egiten dizkiegu informazioei. SOM ENERGIA-k, edozein unetan, edukietan edo zerbitzuetan aldaketak edota hobekuntzak egin ditzake.

SOM ENERGIA-k web orrian dauden informazioa eta materialak fidagarritzat jotzen dituen iturrietatik lortu ditu baina, informazioa zuzena izateko behar diren neurriak hartu arren, ez du bermatzen zehatza eta eguneratua izatea.
Ohartu ere egiten du web honen edukiek bi helburu dituztela. Alde batetik, kalitate, egoera, zerbitzu eta tarifen inguruko informazioa ematea eta, bestetik, produktuen salmenta.
Akats tekniko batengatik edo edukiengatik eragindako arduraren salbuespenari buruzko informazioa.

SOM ENERGIA-k edozein ardura salbuesten du Interneten eskainitako zerbitzu edo edukien funtzionamendu okerrak edo etenak gertatuz gero, bere zergatia edozein dela. Halaber, SOM ENERGÍA-k ez du bere gain hartzen sare erortzerik, horiengatik eragindako negozio galerarik, behin behineko elektrizitate etenik edo horrelako besterik. SOM ENERGIA-k ahalegin guztiak egin arren, ezin du bermatu zerbitzuak eta edukiak beti akats gabeak izatea, etenik ez izatea, akatsak beti zuzenduak izatea eta zerbitzuak eta zerbitzailea birusetik libre beti izatea. Erabiltzaileak, edozein web lekutan dagoen informazioan oinarrituta, zenbait erabaki edo ekintza hartu nahi izango balitu, gomendatzen diogu informazioa beste iturri batzuen bidez ere egiaztatzea.

Jabetasun industriala eta intelektuala
SOM ENERGIA-k sortu eta eginiko edukiak, baita bere web orrien bidez sarera bidalitako edukiak ere, kopia, banaketa, komunikazioa eta kopia pribatua egitea baimenduta dago CREATIVE COMMONS, 3.O lizentzia segituz (http://creativecommons.org/licenses/by-sa/3.0/es/deed.ca)
Hala ere, erabilera lizentzia horretatik kanpo gelditzen dira SOM ENERGIA-ren web leku ezberdinetan dauden logotipoak, ikonoak, botoiak, software-a, izen komertzialak, markak, marrazki industrialak, eta beste edozein zeinu, baldin eta hirugarrenen titularitzapean badaude eta titular horiek bere baimena eman badute.
Web orrien barruan dauden irudiak, formak, iritziak, aurkibideak eta gainerako adierazpenak, bai eta horiek ikusi eta ibili ahal izateko behar den software-a, obratzat hartuta daude Autoreen Eskubideari dagokionez eta, beraz, Jabetza intelektual arloko estatuko araudiak eta nazioarteko konbentzioek babesten dituzte. Aipatutakoa ez betetzea legez kanpoko ekintza larriak dira eta araudi zibilak zein penalak zigortzen ditu.
SOM ENERGIA askea da web orrietara eta horietan eskaintzen diren produktu eta zerbitzuetara posta elektronikoaren bidez erabiltzaileek bidali ahalko lituzketen iritziak, oharrak, irudiak edo iruzkinak sarrera mugatzeko eta, beraz, argitaratzeko.

SOM ENERGIA-k, zentzu horretan, behar diren filtroak jar ditzake, beharrezkoa ikusten badu eta erabiltzaileen ardura bakarra kendu gabe, bere web orrien bidez sarera bota ez litezke kaltegarriak edo ez legezkoak diren edukiak, arrazistak, xenofoboak, baztertzaileak, pornografikoak edo iraingarriak diren edo indarkeria bultzatzen duten edukiak edo iritziak.
SOM ENERGIA-ren web lekuetara, iradokizunen departamentura, posta elektronikoaren bidez iradokizunak, oharrak, iritziak edo iruzkinak bidaltzen dituzten Erabiltzaileek, kontrakoa modu zehatzean adierazten ez badute behintzat, SOM ENERGIA-ri baimena ematen diote material hori erreproduzitzeko, banatzeko, erakusteko, transmititzeko, edozein formatutan emititzeko, euskarri logiko zein fisikotan biltegiratzeko( adibidez, disketeak edo ordenagailuko disko gogorrak), digitalizatzeko, SOM ENERGIA-ren jabetzan dauden datu basetatik eskaintzeko, itzultzeko, moldatzeko edo edozein aldaketa egiteko, legez aurreikusita dagoen autore eskubidearen babes epealdi osoan.
Era berean, baimen hori doan ematen dela ulertzen da, hau da, SOM ENERGIA-ren partetik erabiltzaileek ez dutela inolako ordainketarik espero oharrak, iritziak edo iruzkinak posta elektronikoaren bidez bidaltzearen truke.