Som Energian
konpromiso irmoa dugu berdintasunarekin

Logo Som Energia

REAS Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sarean eta Kataluniako XES Ekonomia Solidarioaren Sarean sartuta gaude, eta oinarri kooperatiboak zein Ekonomia Sozial eta Solidarioaren oinarriak betetzen ditugu, besteak beste, berdintasuna.

Aukera Berdintasunerako Plana

Erakundeetan
berdintasuna
lantzea

Aukera Berdintasunerako Planak erakundearen hainbat alderdi aztertzeko aukera ematen du, benetako aukera-berdintasuna ote dagoen eta generoagatiko diskriminaziorik al dagoen hautemateko Hortik abiatuta, diagnostiko bat prestatzen da eta, egoeraren datuekin, plan bat diseinatzen da, benetako berdintasunik ez dagoenean egoerak aldatzeko neurriak eta ekintzak zehaztearren. Honako eremu hauek aztertzen dira, besteak beste: barne-trebakuntza eta -promozioa, ordainsaria, komunikazioa, lan-baldintzak, erakundearen kultura eta laneko osasuna.

Jazarpenaren aurkako protokoloa

Ez du inolako
jazarpenik
onartuko

Som Energia eskubide- eta aukera-berdintasunarekin konprometituta dago, eta baita berdintasunean, askatasunean eta pertsonen arteko errespetuan oinarritutako lan-harremanak sustatzen dituzten lan-ingurune seguruen sorrerarekin ere. Horrenbestez, inguru eta harreman horietan ez da izango sexu-jazarpenik edota sexuan oinarritutako jazarpenik. Izan ere, Som Energiak ez du inolako jazarpenik onartuko, eta jokabide zein jarrera iraingarriak, diskriminatzaileak edota abusuzkoak argi eta erabat gaitzesten ditu.

Horregatik, mota horretako jokabideak prebenitzeko, antzemateko, tratatzeko, jarraitzeko eta zuzentzeko protokolo bat prestatu dugu.

Nori dago zuzenduta?

Protokoloaren aplikazio-eremua ez da Som Energian lan egiten duten pertsonetara mugatzen; aitzitik, inguruan egiten diren jardueretatik sortutako egoera guztiei aplikatzen zaie. Hortaz langile, kide kooperatibista eta zerbitzu-hornitzaile guztiei eragiten die, bai eta Som Energiarekin lotura duten beste pertsona guztieiere, nahiz eta lan-loturarik ez izan (hala nola tokiko taldeetako kideak, kontu-hartzaileak, Errektore Kontseiluko kideak eta Kooperatibarekin zerikusia duten beste lantalde guztietako kideak).

Protocol antiassetjament

Komunikazioa eta hizkuntza

Komunikazio inklusiboa

Komunikazioa eta hizkuntza imajinario kolektiboak eta errealitateak sortzeko tresna eraginkorrak dira. Hizkuntzak deskribatzen eta etiketatzen du, ikusezin bihurtzen eta hierarkizatzen du. Eta uneko egoera islatzeaz gain, egoera mantentzen edo aldatzen laguntzen du.

Horregatik, genero-ikuspegiaz blaitutako adierazpen eta komunikazioak egin behar ditugu. Hizkuntza inklusibo eta ez-sexista erabili behar dugu, gizonak soilik ikusarazten ez dituena eta, aldi berean, erreferente femeninoak sortzeko eta nabarmentzeko eta estereotipoak apurtzeko balio duena.

Baina, genero-ikuspegia aplikatzea ez da soilik hizkuntza ez-sexista erabiltzea. Telefono eta posta elektroniko bidezko arreta pertsonala lantzeko beste alderdi batzuk hartu behar ditugu kontuan. Horregatik, Bazkideen komunikazio eta arretarako genero-ikuspegiaren gida prestatu dugu, zeinak hizkuntzaren erabilera ez-sexistaren adibideak eta kontuan hartu beharreko oharrak barne hartzen baititu.

Jardunbideak eta neurriak

KOMUNIKABIDEEI ARRETA ESKAINTZEA
ETA HITZALDIETAN PARTE HARTZEA

Garrantzitsua da emakumeak ikusaraztea, bereziki, ikusezinagoak diren eremuetan, besteak beste, energiaren eremuan. Horregatik, sinatu dugun manifestuaren (“En energía, no sin mujeres”) arabera, gizonak ez diren bozeramaile eta ordezkariak lehenestea defendatzen dugu, eta, eskatzen dugu, parte hartzen dugun ekitaldietan, ahalik eta parekidetasun handiena egotea.

PUNTU LILAK

Ekitaldiak antolatzen ditugunean, puntu lila bat sortzen dugu, ikusarazteko eta esplizitatzeko ez dugula inolako sexu-jazarpenik onartuko, eta espazio horretan gerta daitezkeen sexu-jazarpenei erantzuteko.

TREBAKUNTZA

Som Energiako langileek gai anitzen gaineko trebakuntza jasotzen dute aldizka: berdintasuna, feminismoak, lidergoak, edota gatazken konponketa. Beste kooperatiba hezitzaile batzuekin (Almena, Equilatera eta Fil a l’Agulla) lan egiten dugu eguneroko dekonstrukzio-lanean.

LAN-BALDINTZAK

Kontziliazio-neurriak: Som Energiako langileen lan-baldintzek hitzarmenean ezarritako oinarrizko baldintzak hobetzen dituzte, lan-bizitza norberaren bizitzarekin eta familiarekin hobeto kontziliatu ahal izateko.

Hautaketa- eta kontratazio-neurriak: langile berriak hautatzeko eta kontratatzeko prozesuek genero-ikuspegia barne hartzen dute, mota horretako joerak saihesteko. Som Energiaren lan-eskaintza guztiek diskriminazioa saihestera bideratzen gaituzten ekintzen inguruko informazioa barne hartzen dute.

Ongizate fisikoa eta emozionala sustatzeko neurriak: yoga-saioak eta luzaketa-ariketak, eta nutrizioaren, psikologiaren eta fisioterapiaren arloko laguntza, Bienestar de Suara plataformaren bidez.

Erakunde anitza

Aniztasun-
galdeketa

Uste dugu, erakunde gisa, ez diogula bakarrik genero-aniztasunari begiratu behar, aniztasun guztiak zaintzeko, sartzeko eta barne hartzeko borondatea izan behar dugula. Lehenik, jakinaren gainean egon behar dugu Som Energiaren lan-taldea zeinen anitza den barrutik. Eta horretarako aniztasun-galdeketa bat prestatu dugu. Galdeketak gaiaren inguruan gogoeta egiteko espazio anonimo bat eskaintzeko eta partekatzeko aukera ematen digu, gero gaia ikusarazteko eta aniztasun handiagoa lortzeko ekintzak abiarazteko, eta baita gerta litezkeen diskriminazio edo zapalkuntzak lantzeko ere.

Behean galdeketaren emaitza batzuen laburpena aurkituko duzue.

“Errespetuzko eta bidezko trantsizio energetiko
eraldatzaile bat nahi dugu.
Inor bazterrean uzten ez duena, eta aniztasun guztiak
errespetatzen eta barne hartzen dituena.”

Gurekin lan egiten duten erakundeak

Baliabideen biltegia

Reunions roDONES kanpaina (Katalanez) – XES

Komunikazioa eta hizkuntza: