Iraileko Eskola kooperatibaren bazkideentzako elkargunea da.
Biltzar Nagusia baino luzeago eta lasaiagoa den bilera bat denez, Iraileko Eskola ezaguera eta ideiak elkartzeko aukera da, baita hezteko eta hobeto ezagutzeko ere.

2012 urteko Iraileko Eskola

2012 urteko irailaren 21etik 23ra Som Energiaren lehenengo Iraileko Eskola ospatu zen. 200 pertsona baino gehiago bildu ziren Calafell-en, Tarragonan. Bilera horretan eredu energetiko eta sozial berrirantz aurreratzeko era desberdinei buruz  elkartu, eztabaidatu eta definitu zen. Asteburu osoaren zehar saririk gabeko proiektu bideragarriei buruz eta kooperatibaren geroko antolaketari buruz eztabaidatu zen. Ezohiko Biltzar Nagusia ere ospatu zen. Gainera, Som Energiaren Plataforma, bazkideentzako elkargunea eta eztabaidagunea linean, aurkeztu zen.

Argazki-albuma: https://www.flickr.com/photos/somenergia/sets/72157645363441914/

2013 urteko Iraileko Eskola

2013 urteko Irailaren 27tik 29ra bigarren Iraileko Eskola ospatu zen La Conreria etxean Tiana-n, Bartzelonan. Asteburu osoan zehar, kooperatibaren beste bazkiderekin hezi eta elkarrekin bizi ginen gure proiektua amankomunean indartzen aritzeko.

Bilera hartan, gai nagusia “Eta saririk gabe … zer proiektu mota nahi dugu?” zen baina garrantzi handiko beste gai batzuk ere jorratu ziren.

Argazki-albuma: https://www.flickr.com/photos/somenergia/sets/72157644458406837/

2014 urteko Iraileko Eskola

2014ko irailaren 19tik 21era Iraileko Eskola egin genuen Valentzian, Alboraiako Olympia hotelean. Asteburuan zehar, prestakuntza jaso genuen eta Kooperatibako beste bazkide batzuekin elkartu ginen gure proiektu bateratua sendotzen jarraitzeko.

Edizio hartan, gai nagusiak gasaren komertzializazioaren inguruko eztabaida eta “PowerShare” proiektua izan ziren. Baina beste gai garrantzitsu batzuk jorratu ziren ere.

· Kontsultatu behin betiko programa pdf formatuan.
· Kontsultatu albistea blogean.
· Kontsultatu Argazki-albuma Flickr-en.
· Kontsultatu aurkezpen eta ondorio guztiak.

2015 urteko Iraileko Eskola

2016 urteko Iraileko Eskola

2017 urteko Iraileko Eskola

2018 urteko Som Energia Eskola

2019 urteko Som Energia Eskola

2020 urteko Som Energia Eskola

2021 urteko Som Energia Eskola

Ikusi informazio guztia

Som Energia Eskola

Bisitatu Eskolaren webgunea