Ordezkaritza merkatu elektrikoan

Kudeaketak errazten ditugu eta ekoizleei energia handizkako merkatuan saltzeko aukera ematen diegu. Etorkizun jasangarriago baten alde egiten dugu.

ZER EGITEN DUGU?

Energia-bolumen handi bat ekoizten dugunean, handizkako merkatuan saldu dezakegu. Baina, horretarako, hainbat tramite egin eta dagokion baimenak eskuratu behar ditugu.

Som Energia ekoizle txikien ordezkari aritzen da ekoizten duten energia merkatuan saltzeko aukera izan dezaten. Eta, horretarako, kudeaketak errazten ditu.

Zerbitzua interesatuko zaizu, honako hauek behar badituzu:

  • OMIE eta REEren aurreko ordezkaritza.
  • MLBNren aurreko ordezkaritza zuzena edo zeharkakoa.
  • Ordainsari espezifikoko likidazioa, halakorik baduzu.
  • Fakturazioaren kudeaketa integrala.
  • Instalazio fotovoltaikoen ekoizpen-aurreikuspena egiteko zerbitzua.
  • Neurketen inguruan aurkeztu beharreko tramitazioak.
  • Laguntza eta babesa ekoizle gisa.
  • Jatorriaren berme-ziurtagirien igorpena eta transferentzia.

NORI DAGO ZUZENDUTA?

Energia berriztagarria ekoizten duten instalazioen jabe diren pertsona edo erakundeei zuzenduta dago, nahiz soberakinak merkatu elektrikoan saltzeko autokontsumo-erregimen bereziko instalazioak edo energia saltzera soilik bideratutako instalazioak.

Ordezkaritza-zerbitzua ez dago zuzenduta konpentsazio sinplifikatuko autoprodukzio-instalazioak dituzten pertsonei. Energia handizkako merkatuan saltzea errentagarria izan dadin, soberakinak erabilera partikularrerako erabiltzen den energia baino askoz handiagoa izan behar du.

Gu ordezkari gisa aukeratzeko arrazoiak

  • 1Prezio justuak. Gure prezioak lehiakorrak eta gardenak dira.
  • 2

    Gainkosturik gabe. Zerbitzua ekonomia sozial eta solidarioko kooperatiba batek kudeatuko du, baina horrek ez du gainkosturik ekarriko.

  • 3Segurtasuna eta erosotasuna. Ez duzu ezertaz kezkatu beharko. Zure instalazioak gure instalazioak bezalaxe, kontu handiz eta zorroztasunez, kudeatuko ditugu.
  • 4Gardentasuna. Badakigu zerbitzu konplexua dela; horregatik, modu argi, garden eta pedagogiko batean azaldu nahi dugu.
  • 5Irabazi asmorik gabe. Mozkinak Kooperatiban berrinbertitzen dira.

Hautatu zure instalazio-modalitatea

Hautatu zure instalazio-modalitatea 100 kW-tik gora

100 kW-ra arte
edo soberakinak merkatu elektrikoan saltzeko autokontsumoa

Zerbitzuaren kostua:

  • MWh-ko 1,50 €
Hautatu zure instalazio-modalitatea 100 kW-tik gora

100 kW-tik gora

Zerbitzuaren kostua:

  • Instalazioaren ezaugarrien arabera ezartzen da.

Nolanahi ere, ekoizleak ordaindu behar ditu desbideraketen eta sisteman egindako doikuntzen kostuak eta ekoizleak Kooperatibak ordezkatzen dituen instalazioen zorro-efektuaren % 100 lortuko du.

Hautatu zure instalazio-modalitatea 100 kW-tik gora

100 kW-ra arte
edo soberakinak merkatu elektrikoan saltzeko autokontsumoa.

Zerbitzuaren kostua:

  • MWh-ko 1,50 €
Hautatu zure instalazio-modalitatea 100 kW-tik gora

100 kW-tik gora

Zerbitzuaren kostua:

  • Instalazioaren ezaugarrien arabera ezartzen da

Nolanahi ere, ekoizleak ordaindu behar ditu desbideraketen eta sisteman egindako doikuntzen kostuak eta ekoizleak Kooperatibak ordezkatzen dituen instalazioen zorro-efektuaren % 100 lortuko du.

Som Energia zure ordezkaria izateko egin beharreko urratsak

Energia saltzeko instalazio bat duzu? Sorkuntza-instalazio berriztagarri bat duzu?

Som Energiak zure energia merkatuan saltzeko kudeaketak egin ditzake.

Eskatu informazio gehiago

Idatzi zure datuak beheko atalean eta eskaintza bat helaraziko dizugu. Zerbitzua aurkeztuko dizugu eta zure zalantzak argituko ditugu.

Sinatu egun gutxi barru jasoko duzun ordezkaritza-kontratua.

Kontratua zure datuekin beteta bidaliko dizugu web-plataforma baten bidez, eta zuk digitalki sinatuta itzuli beharko dizugu.

Egin notario-ahalorde berriak Som Renovables-en alde REE, OMIE eta MLBNren aurrean ordezkari gisa jardun ahal izateko.

Dokumentu originala bidali behar diguzu. Ahalordeen notariotza-gastuak ekoizleak ordaindu behar ditu.

Som Energiak ordezkatzen zaitu dagoeneko.

Hemendik aurrera, zure energia Som Energia kooperatibaren bitartez iritsiko da merkatura.

Som Energia zure ordezkari bihurtzeko betekizunak

Zerbitzu hau erabiltzeko, Som Energiako bazkide izan behar duzu. Horrela Kooperatibaren garapenean parte hartu ahalko duzu lan-batzordeen, tokiko taldeen eta batzarraren bidez. Gainera, Kooperatibak eskaintzen dituen beste zerbitzuak erabili ahal izango dituzu: elektrizitate berde ziurtatua kontsumitzea, proiektu berriztagarrietan inbertitzea, informazio eta produktu efizienteak, eta abar. Berriztagarrien ordezkaritza Kooperatibak eskaintzen duen zerbitzuetako bat da..

Eskatu informazio gehiago

    Oharrak

    SOM ENERGIAREN DATUEN BABESARI BURUZKO INFORMAZIOA

    Helburuak: Gurekin harremanetan jartzeko eta bidaltzen dizkiguzun informazio-eskaeren eta zalantzen erantzunak jasotzeko baliabide bat eskaintzea.
    Eskubideak: emandako baimena edozein unetan atzera bota ahalko duzu, bai eta datuak atzitu, zuzendu eta ezabatu ere. Horiek eta gainerako eskubideak baliatzeko idatzi somenergia@delegado-datos.com.
    Informazio osagarria: Pribatutasun-politika.

    Zergatik jarduten du Som Energiak ordezkari gisa?

    Gure bazkideen zerbitzura aritzeko bokazioa dugu. Horregatik, onuragarria iruditzen zaigu energia ekoizten duten eta energia hori saltzeko aukera duten bazkideei merkatuan ordezkaritza eskaintzea.

    Ordezkaritza-zerbitzua bat dator Kooperatibaren helburu nagusiarekin, hots, herritarren esku dagoen eredu energetiko berriztagarri bat lortzea, instalazio berriztagarri berriak eraikitzea erabakitzen duten pertsona eta erakundeei zerbitzu ematen diegulako.

    >Ordezkaritza-zerbitzua onuragarria da Kooperatibarentzat ere, hainbat arrazoirengatik. Alde batetik, OMIEri (handizkako merkatuan energiaren salerosketa kudeatzen duen organoa) aurkeztu behar dizkiogun berme-ziurtagirien zenbatekoa murriztea ahalbidetzen du; eta, bestetik, Som Energiaren altxortegiari dagokionez, likidezia gehiago ematen du.

    Era berean, aukera ematen digu jatorriaren berme-ziurtagiriak gure bazkideengandik eskuratzeko. Izan ere, gure instalazio edo bazkideen bitartez lortzen ez duguna bitartekariei erosi behar diegu.

    Merkatu elektrikoak nola funtzionatzen duen jakin nahi baduzu, Aula Popular plataformako ikastaroa egitea gomendatzen dizugu.