- bazkidek - euro eman dituzte jada

2021eko urriaren 21etik aurrera, kapital sozialera borondatezko ekarpenak egin daitezke dagoeneko. Ekarpen-modalitate hau irekita egongo da kooperatibak behar dituen 25 milioi euroak lortu arte.

¡Lo hemos conseguido! Gracias a las aportaciones de 1.500 personas socias de la cooperativa, en menos de 24 horas hemos logrado el objetivo de obtener 4,75 millones de euros para seguir impulsando más producción y comercialización de energía renovable.

Ohiko galderak

Non aurki dezaket nire bazkide-zenbakia?

Bazkide-zenbakia bazkide berriek jasotzen duten alta-mezuan (ongietorri-mezuan) agertzen da. Bulego Birtualean ere aurki dezakezu, “mi perfil” atalean.

Nork egin ditzake ekarpenak?

Ekarpenak egin ahal izateko, Kooperatibako bazkide izan behar duzu. Som Energiako bazkide izateko, lehenik, formulario hau bete behar duzu.

Zer da borondatezko kapital soziala?

Bazkideak Kooperatibari borondatez egiten dion kapital-ekarpena da; horren truke, bazkideak urtero Biltzar Nagusiak erabakitzen duen interesa jasotzen du.

2023eko Batzar nagusian erabakitakoaren arabera, interes hori % 2 da.

Zertarako erabiliko da dirua?

Orokorrean, kapital sozialera egindako ekarpenak sorkuntza-proiektuak finantzatzeko edo kooperatiba garatzeko erabiltzen dira. Alabaina, oraingo honetan, finantza-egoera sendotzeko behar ditugu. Izan ere, Som Energia ekonomikoki indartsu eta egonkor badago ere, likidezia handitu behar dugu, elektrizitate-merkatuko prezioen igoera dela eta.

Zenbateko ekarpena egin dezaket?

Gutxienez, 100 €ko ekarpena eta, gehienez, 100.000 €ko (5.000 € lehen astean zehar) ekarpena egin dezakezu.
Ekarpena egiteko, epe motzera edo ertainera beharko ez duzun dirua bakarrik erabiltzea gomendatzen dizugu.

Zer arrisku dituzte Kooperatibara egindako ekarpenek?

Som Energia, beste edozein enpresa bezala, ordainketak etetera irits daiteke. Egoera horretan, zor den dirua ordaintzeko ordena hauxe izango litzateke: lehenik, Administrazioarekin eta langileekin dituen zorrak; bigarrenik, kredituak eta maileguak; hirugarrenik, partaidetza-tituluak eta borondatezko kapital soziala; eta, azkenik, nahitaezko kapital soziala.

Bestetik, estatutuek xedatzen dutenaren arabera, Errektore Kontseiluak ekarpen bat itzultzeari uko egin diezaioke, urte horretan zehar, dagoeneko kapital sozialaren %10 itzuli bada (muga horrek aise gainditzen ditu urtero ekarpenak itzultzeko egiten diren eskaerak). Informazio gehiago

Ekarpenaren baldintza orokorrak

Som Energiaren kapital sozialera egindako borondatezko ekarpenen baldintza orokorrak esteka honetan aurkituko dituzu.