Mundu berde bat posible dela uste dutenei energia % 100 berriztagarriak eskaintzen dizkien kooperatiba bat gara.
Hemen hasten da energia-trantsizioa: egin bat Som Energiarekin eta hasi eraikitzen etorkizunerako nahi dugun eredu energetikoa.
Gure zerbitzuakGuri buruz
Eredu energetiko berriztagarri baten aldeko eraldaketaren buru gara. Aldaketa bultzatzen dugu kontsumo arduratsua sustatuz.
Bazkidetzean, etorkizun energetiko ekitatibo eta iraunkor baten eraikuntzaren protagonista bilakatuko zara.
Prezio justuak eta gardentasuna ezartzen ditugu.
Etekin ekonomikoak energia garbiko proiektuetan berrinbertitzen ditugu.
Albisteak
Bazkidetu
Som Energian pertsonen ahalmenean sinisten dugu. Energia berdeak sustatzen ditugu inkonformistak garelako.
Eta mundu garbi batean bizi nahi dugunez, egungo eredu energetikoa eraldatzeko lan egiten dugu.
Egin bat Som Energiarekin. Etorkizun hobea bultzatzen dugu egunero, eta zu hor egon zaitezke. Iraultza energetikoa duzu aurretik: Zure ekintzak uste baino askoz garrantzitsuagoak dira.
Bazkideak
+ 86 K
Ekoizpena
71,11 GWh urteko
Kontratuak
+ 119 K
Zuk zeure energia propioa sortu dezakezu.
Zuk ere parte hartu dezakezu energia-trantsizioan:
Etxez aldatu bazara eta etxe berrian argia Som Energiarekin kontratatuta badago, titularra aldatu dezakezu.
Potentzia egungo kontsumora moldatzeko aldatu behar baduzu, eskatu potentzia aldatzea.
Tentsioa igo edo jaitsi nahi baduzu, aldatu hemen.
Etxean edo lantokian jada elektrizitaterik behar ez baduzu, horniduraren baja eskatu dezakezu.
Generation kWh % 100 berriztagarria den elektrizitatea prezio egonkor batean eta irabazi-asmorik gabe bermatzen duen Som Energiaren proiektu bat da. Zure ekarpenekin, ekoizpen berriztagarriko proiektuak elkarrekin eraikitzen eta kudeatzen ditugu.