Urtarrila: Energia berriztagarriak enkantean jartzeko mekanismoa salatu dugu
Otsaila: kWh Generazioak hirugarren instalazioa finantzatzea lortu du eta etenaldia egingo du ereduaren gainean hausnartzeko
Otsaila: Energia sortzen Gir Solar autoprodukziorako bigarren erosketa kolektiboarekin
Martxoa: Tokiko Taldeen 2021eko topaketa birtuala
Martxoa: Senatura joan gara energia-trantsizioari buruz hitz egiteko
Apirila: Erosketa kolektiboen bidez mila eguzki-instalazio baino gehiago bultzatu ditugu jada
Apirilal: Tarifa berriak etxebizitzen eta enpresa txikien eta 15 kW baino gehiago edo goi-tentsioa duten kontratuentzat
Maiatza: 2021eko Batzar Nagusia
Urtarrila: Energia sortzen autoprodukziorako lehen erosketa kolektiboarekin
Martxoa: 2020ko Tokiko Taldeen Topaketa Bruneten
Martxoa: Egun bakar batean, kapital sozialerako borondatezko ekarpenak lortu ditugu
Apirila: Neurri bereziak COVID-19ak eragindako alarma-egoerak irauten duen bitartean
Maiatza: Llanilloseko instalazio fotovoltaikoa egiteko obrak hasi dira
Ekaina: Kooperatibaren Batzar Nagusi birtuala
Ekaina: Aurreko urtean baino % 32 elektrizitate gehiago merkaturatu dugu
Ekaina: Bigarren autoprodukzio-proiektua pobrezia energetikoaren ondorioak arintzeko
Uztaila: Energia-eraginkortasuna sustatzen dugu
Uztaila: Elektrizitatea komertzializatzeko eredu berria
Abuztua: Som Energiaren Kode Etikoa
Iraila: Germinador Social lehiaketaren 4. edizioa
Urria: Duela 10 urte agertu ginen
Urria: Erakunde eta enpresentzako “Presume de buena energía” zerbitzu berria
Urria: Errektore Kontseilu berria martxan jarri da eta denon artean Kooperatiba norantz doan zehaztu dugu
Urria: Tahaleko instalazio fotovoltaikoa abiarazi da
Azaroa: Europako REScoopVPP proiektu berrian parte hartzen dugu
Azaroa: Pisu-blokeetan autoprodukzio kolektiboa ezartzeko gida praktikoa
Azaroa: Eskolaren 9. edizio birtuala
Abendua: Herri Ikasgela sortu da, ikasteko eta ezagutza partekatzeko gunea
Abendua: 2021eko urtarrilean ez ditugu prezioak igoko
Abendua: Som Energiak hamar urte, ahalegin kolektiboak hamar urte
Abendua: 69.000 bazkide, 119.000 kontratu, kWh Generazioko 4.500 kide eta 21 erosketa kolektibo abian
Urtarrila: Kapital sozialera egindako borondatezko ekarpenen interesen ordainketa.
Otsaila: Tokiko Taldeen VIII. Topaketa Bartzelonan.
Otsaila: Fontivsolar instalazioa abiarazi da, kWh Generazioaren bigarren proiektua.
Otsaila: La Florida instalazioa egiteko obrak abian dira.
Otsaila: Gir Solar hasi da, etxeko autoprodukziorako bigarren erosketa kolektiboa.
Martxoa: Germinador Social lehiaketaren III. edizioa hasi da.
Maiatza: Kooperatibaren Batzar Nagusia.
Ekaina: REScoop Plus proiektu europarra amaitu da.
Uztaila: TransicioEnergetica.cat sortu da erakunde eta enpresentzat.
Iraila: Klimaren aldeko mundu-greba.
Urria: Eskolaren 8. edizioa Matarón, Germinador Social lehiaketaren 3. edizioa eta 100.000 kontratura iritsi garela ospatzen dugu.
Azaroa: Martxan jarri eta inauguratu dugu La Florida eguzki-instalazioa.
Abendua: Errektore Kontseiluaren antolaketa, funtzioak eta gobernantza lantzen.
Abendua: 63.000 bazkide, 108.000 kontratu, kWh Generazioko 4.200 kide eta etxeko autoprodukziorako 15 erosketa kolektibo abian.
Urtarrila: Lehen autoprodukzio-proiektua pobrezia energetikoaren ondorioak arintzeko.
Martxoa: Infoenergia zerbitzua berritu da.
Martxoa: Germinador Social lehiaketaren II. edizioa hasi da.
Martxoa: Etxeko autoprodukziorako Impuls Solar Vallès lehen erosketa kolektiboa hasi da.
Martxoa: FLEXCoop, REScoopPlus eta Mecise proiektu europarretan parte hartzen dugu.
Apirila: Bazkideek parte hartzeko gune berria estreinatu dugu.
Apirila: Tokiko Taldeen VII. Topaketa Alacanten, Sant Vicent del Raspeigen.
Maiatza: Kooperatibaren Batzar Nagusia aldi berean 22 egoitzatan egin da.
Ekaina: Som Energiaren sortzaile eta gerente izan den Gijsbert Huijink agurtu dugu.
Ekaina: Bulego Birtuala berritu da.
Uztaila: Impuls Solar Vallès martxan jartzeko behar ziren 100 pertsonak aurkitu ditugu.
Abuztua: Som Energiak 50.000 bazkide ditu dagoeneko.
Iraila: La Matallana instalazio fotovoltaikoa abiarazi da.
Iraila: Lantaldea Fil a l’Agulla kooperatibarekin.
Urria: Som Energiaren VII. Eskola eta Germinador Social lehiaketaren II. edizioa Malagan, Mollinan.
Abendua: Som Energiaren 8. urteurrenaren ospakizun hirukoitza.
Abendua: 54.000 bazkidetik gora, 90.000 kontratu eta kWh Generazioko 3.700 kide.
Martxoa: Tokiko Taldeen VI. Topaketa Gironan eta hausnarketa-prozesuaren amaiera.
Apirila: Germinador Social lehiaketaren I. edizioa antolatu da.
Maiatza: Kooperatibaren Batzar Nagusia.
Iraila: Errektore Kontseilu berria informatzen hasi da eta kWh Generazioko kideei dirua itzultzen hasi zaie.
Urria: Eskolaren VI. edizioa eta 7 egunetan 3 eguzki-proiektu berri abiarazteko inbertsioa lortu dugu.
Azaroa: La Matallana instalazioa egiteko obrak hasi dira eta kWh Generazioaren bigarren proiektua sinatu da.
Abendua: 40.000 bazkidetik gora, 60.000 kontratu eta kWh Generazioko 3.000 kide.
Martxoa: Tokiko Taldeen V. Topaketa Gasteizen.
Apirila: Alcoleako eguzki-instalazioa konektatuta dago!.
Maiatza: Kooperatibaren Batzar Nagusia eta kWh Generazioak lehen kWh berriztagarriak lortu ditu.
Abuztua: Alcoleako eguzki-instalazioa finantzatu eta lortu dugu!.
Iraila: Iraileko Eskolaren V. edizioa.
Urria: Hausnarketa-prozesua hasi dugu.
Azaroa: Germinador Social lehiaketa sortu da eta Energética kooperatibarekin hitzarmena sinatu dugu Valteínan parte har dezaten.
Abendua: 29.000 bazkide baino gehiago gara.
Urtarrila: Recupera el Sol (SomEnergia Madrid eta Ecooo) proiektuarenhasiera.
Otsailaren 21a: GironakoSant Daniel-en TokikoTaldeenLaugarrenTopaketa.
Maiatzaren 9a: BiltzarNagusia 18 egoitzetanaldibereanegindakoa.
Ekainaren 12a: 20.000 bazkide eta 25.000 kontratu.
Ekainaren 21a:GenerationkWh kanpainarenirteera.
Uztailaren 2a: Alcolea del Río (2MW) herriaren FV plantaren kontratuarensinadura.
Irailaren 1a: Bi ordutan Valladolideko zentral hidroelektrikoa abiarazteko inbertsioa lortu dugu.
Irailaren 18tik 20ra: IV IrailekoEskolaSant Esteve de Palautordera-n (Bartzelona).
Abendua: 23.500 bazkide gara.
Urtarrila: enpresetarako eta kontsumo handiko etxebizitzetarako 15 kW baino potentzia handiagoa eskaintzen duen 3.0 tarifa eskuragarri.
Otsaila: Som Energiaren Bulego Birtuala martxan dago.
Otsaila: Talde lokalen hirugarren Topaketa Chinchon-en, Madril.
Martxoaren 15: 500 kW-ko Lleidako Torregrossa-ko biogas-plantaren ate-zabaltzea, kooperatibaren bazkideen borondatezko ekarpenekin finantzatuta.
Ekainaren 14: Ohiko Biltzar Nagusia 15 egoitzetan aldi berean burutua.
Ekainaren: Sant Celoni, Som Energiarekin elektrizitatea kontratatzen duen lehenengo udala. (leer notícia)
Abendua: 17.600 bazkide gara.
Urtarrila: 80 kW-ko Bartzelonako Tordera-ko biomasa-planta martxan jartzen da.
Otsaila: Tokiko Taldeen Bigarren Topaketa Bartzelonan.
Martxoa: Sorkuntza- proiektuetarako 3.500.000€-ko helburua lortuz gero, inbertsio-aukera itxi egin zen.
Martxoa: Picanya-ren (290 kW), Torrefarrera-ren (90 kW) eta Manlleu-ren (90 eta 100 kW) estalki fotovoltaikoen sare elektrikoari konexioa.
Maiatzaren 25: Ohiko eta Ezohiko Biltzar Nagusia Gironan burutua eta, aldi berean, honako lehu hauetan: Bartzelona, Sabadell, Mallorca, Iruña, Madril, Vilanova i la Geltrú, Valentzia eta Logroño.
Iraila: Bartzelonako Tianan Iraileko Eskola. 10.000 bazkide gara!
Azaroa: Autoekoizpenaren aldeko Kanpaina: “Autoekoizpena? Orain inoiz baino gehiago!!”
Abenduaren 31: 12.000 bazkide gara.
Martxoa: CNE-k A klaseko %100 berriztagarrien komertzializazio-izendapena ematen digu, Som Energia komertzializatzaile elektrikoa izateko energia berriztagarriekiko arduratsua dela baieztatzen da.
Martxoaren 24: Ohiko eta Ezohiko Biltzar Nagusia Gironan burututa. Berriztagarrietan inbertsio-erak sortzen dira.
Martxoa: Lleidako Planta Fotovoltaikoa martxan dago.
Apirila: Kapital sozialerako borondatezko ekarpenak egiteko epea zabaltzen da kooperatibaren proiektu berriztagarriak finantzatzeko.
Apirila: Tokiko Taldeen Lehenengo Topaketa Bartzelonan.
Ekaina: Energia berderen berezko sorkuntza-proiektuetan inbertitzeko parte hartze tituluen jaulkipena.
Ekaina: 2012 urteko Kataluniako Generalitataren “Medi Ambient” delako saria ematea.
Ekaina: Balear Uharteetan komertzializazio-jardueraren hasiera.
Abuztua: Udal-teilatuen gaineko hiru estalki fotovoltaikoen sare elektrikoari konexioa, Riudarenes-en, Gironan (20, 20 eta 18 kWkoak).
Iraila: Iraileko Eskola eta Ezohiko Biltzar Nagusia Calafell-en, Tarragonan.
Iraila: 2012 urteko Europako Eguzki-Saria Eurosolar Elkarteak emandakoa, energia berriztagarrietako sustapenerako hiritar-elkarteko atalean.
Abendua: 5.000 bazkide gara.
Urtarrila: Eurosolar Espainiako Atalaren 2011 urteko Eguzki-Saria.
Martxoaren 18: Ezohiko Biltzar Nagusia Barberà del Vallès-en, Bartzelonan, tarifa elektrikoen eta proiektu-irizpideen oinarriak finkatzeko.
Iraila: Elektrizitate berde ziurtatuaren komertzializazio-jardueraren hasiera.
Urriaren 1: “Salto egin zaitez!” jaia Mataró-n, Bartzelonan, Som Energiarekin argia kontratatzeko posiblea dela ospatzeko.
Urria: Kooperatibaren lehenengo ekoizpen-instalazioaren eraikitzea hasten da: 100kWko estalki fotovoltaikoa Lleida-n.
Abenduaren 31: 1.000 bazkide gara eta 275 kontratu.
Udaberria: Som Energia prestatzen hasten da, eredu energetikoa aldatzeko hiritarrren parte-hartzearen proiektua.
Urriaren 10: 350.org kanpaina aprobetxatuz kooperatiba sortzeko deia egiten da.
Abenduaren 11: Som Energiaren Biltzar Nagusi Konstituziogilea Gironan. 150 bazkidek parte hartzen dute.
Abenduaren 31: 350 bazkide gara.
Som Energiaren Estatutuak eta Barne araudia
Ekoizpena: Iturri berriztagarrietan oinarrituta energia elektrikoa sortzen dugu sorkuntza-instalazioetan (eguzkia, haizea, biogasa, biomasa, etab) bazkideen borondatezko ekarpenekin finantzatuta.
Garraioa eta Banaketa: Garraio-sarea (Goi-tentsioa, REE-en jabetza) eta banaketa-sarea (behe-tentsioa, banatzaileen jabetza) merkatu elektriko arautuaren zatiak dira non kooperatibak parte hartzen ez duen.
Elektrizitate berdearen komertzializazioa: elektrizitate berdearen komertzializatzaile gisa aukeratutako bazkideek kontsumitzen duten elektrizitatea kudeatzen, erosten eta fakturatzen dugu, jatorri-izendapenaren ziurtagirien arabera (CNMC). Bazkide partikularrek zein enpresek gurekin argia kontrata dezakete instalazioan aldaketa teknikorik egin gabe.
ZERGATIK SOM ENERGIARA BATU?
Beste modelo energetiko berriztagarri eta eraginkor bat sustatzeko, biztanleriaren eskuetan egongo dena.
Ekonomia sozial eta solidarioago baten hazkundean laguntzeko.
Gaur egungo oligopolioa puskatzeko.
Mugimendu sozial transformatzaile batean parte hartzeko.
Informazio garden eta tratu zuzena izateko.
Biltzar Nagusia
Bazkideen biltzarra: Biltzarrean bazkide guztiak biltzen dira, kooperatibaren gobernu-organo gorena da: pertsona bat, boto bat.
Kooperatibaren Biltzar Nagusien bilera-agiriak
- Acta Asamblea General Extraordinaria 2011
- Acta Asamblea General Ordinaria 2012
- Acta Asamblea General Extraordinaria 2012
- Acta Asamblea General Ordinaria 2013
- Acta Asamblea General Extraordinaria 2013
- Acta Asamblea General Ordinaria y Extraordinaria 2014
- Actas Asamblea General Ordinaria y Extraordinaria 2015
- Acta Asamblea General Ordinaria 2016
- Acta Asamblea General Ordinaria 2017
- Acta Asamblea General Ordinaria 2018
- Acta Asamblea General Ordinaria 2019
- Acta Asamblea General Ordinaria 2020
Memórias sociales y económicas de la cooperativa
Kontseilu Errektorea
El Consejo Rector, elegido por los socios, se encarga de implementar las directrices marcadas por la asamblea respetando los valores recogidos en los estatutos de la cooperativa. Puede ver un vídeo con reflexiones de algunos miembros del Consejo Rector sobre qué supone formar parte de este órgano y qué les ha aportado a nivel personal y por qué es motivador sumarse a este equipo. Con cargos voluntarios no remunerados, el actual Consejo Rector está formado por:
Albert Banal
Presidentzia
Ekonomia eta finantzetako irakaslea Universitat Pompeu Fabra eta Londreseko City University izendatuetan. Energiaren eta energia berriztagarrien erregulazioan eta finantzaketan espezializatua, Erresuma Batuko energia erregulatzeko zientzia kontseiluko (Ofgem) eta Parisko IFP-Energies Nouvelles eskolako kidea da. Energiaren ekonomiari buruzko prestakuntza eta maisutza ikastaro ezberdinak antolatu eta eman ditu, horietako asko herrialde afrikarretan eta aldeaniztun agentziekin elkarlanean.
Sara Gutiérrez
Presidenteordetza
UPCko Ingeniari Industriala (Bartzelona), Zientzia eta Ingurumen Kudeaketa Masterra (ULB, Brusela) eta Energia Eraginkortasunean graduondoa Lasalle-n (Bartzelona). Gaur egun Bartzelonako udalerriak aholkatzen lan egiten du, ekipamenduen energia-eraginkortasuna hobetzeko ikerketekin eta energia gutxi sortzen duten erakinak lortzeko proiektuekin. Ziur dago, energia-subiranotasuna lortzeko ez dugula gai teknologiko hutsera mugatu behar, baizik eta egungo eredua guztiz aldatu behar da, herritarren benetako parte-hartzearen bidez, eta ikuspegi ekofeminista integratuz. 2012an Som Energia ezagutu zuen, bazkide egin zen eta Bartzelonako Toki Taldean sartu zen.
Borja Barredo
Idazkaritza
Nafarroako Arkitektura Goi Eskola Teknikoan arkitektura ikasi zuen, eta energia-eraginkortasunean, jasangarrian eta ingurumenean espezializatu zen. Kooperatibista peto-petoa izanik, Fiare-ren Nafarroako lurralde-ekimenerako taldeko, Som Connexióo-ko eta Landare elkarteko kide da, eta KarKarCar kontsumo-kooperatibaren sortzaileetako bat. Gogotsu parte hartzen du elkarlanean burututako proiektuetan, batez ere adimen kolektiboa handitu eta ekonomia alternatiboa eta solidarioa bultzatzen dutenean eta pertsonen esku dauden, gizartea eraldatzen duten eta inor baztertzen ez duten energia-eredu berriak sustatzen dituztenean.
Irene Machuca
Batzordekidea
Arkitekturan Doktorea Sevillako Unibertsitatetik, Ingeniaria Eraikuntzan eta Masterra Eraikuntzaren Ingurumen Gestioan, energiaren gizarte ekoizpena eta gestioa hala nola trantsizio energetikorako hiritarren partaidetza ereduak ikertzen ditu. Ekologia eta Feminismoa oinarritzat hartzen ditu gizarte eta ekoizpen eredua eraldatzea, etorkizun justuago, zuzenago eta jasangarriago bat ezagutzea lortu ahal izateko. Beste kooperatibista batzuekin elkartu da, lankidetza eta beherapena lehenengo pertsonan praktikatzeko. Eskolatik Som Energia-rekin atxikita dago 2013ko Irailetik, eta Sevillako Talde Lokaleko kidea da. Gaur egun Sevillako Aldundian ari da lanean, eta kontratazio publikorako gizarte eta ingurumen irizpideen ezarpenean inplikatuta dago.
Ricard Jornet
Batzordekidea
Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan (EAZ) lizentziaduna, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan. Ingeniaritza eta energia berriztagarrien kudeaketako masterra, UPC (IL3).
Ekintzaile ekologista eta marketin-irakaslea Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan (UAB) 20 urtez.
Som Mobilitat kooperatibako presidentea, bazkide sortzailea edota inbertitzailea sektore ezberdinetako (ostalaritza, Interneteko negozioak eta ingeniaritza) hainbat enpresatan.
Paco Jofra
Batzordekidea
Pobrezia energetikoaren arloan, aholkularitzan, energia berriztagarrietan eta ikerketan aritu da. Gaur egun, energia-trantsizioan egiten du lan, energiaren kudeaketa komunitarioa bultzatuz eta ingurumenaren gaineko hezkuntza eskainiz, energiaren eta herritarren arteko loturak sortzeko xedez.
Aktiboki parte hartzen du energia-eredu berria babesten duten gizarte-mugimenduetan eta irabazi-asmorik gabeko elkarteetan, zeinak gizartearen eta ingurumenaren alorretako zuzentasuna, eraldaketa eta inor ez bazter uztea dituzten ardatz.
Kontsumitzean eta eguneroko jardunean, bere etorkizuneko ikuspegiarekin bat etortzen saiatzen da, eta planteamendu teknozentristei alergia akutua die.
Jaume Josa
Batzordekidea
Kimika Zientzietan doktoregoa egin zuen Bartzelonako Unibertsitatean, eta Katalunian, Estatu Batuetan eta Alemanian aritu da lanean. Kataluniako Klima Aldaketaren Aditu Taldeko kide da, eta Som Energiako bazkide 2011z geroztik. Lleida-Segrià tokiko taldean parte hartzen du, eta Noguerako taldearen sustatzaileetako bat izan zen. Klima-larrialdian egotearen jakitun da, baina uste du, nahi izanez gero, mundu hobea utz diezaiekegula gure ondoreei. Haren iritziz, nahikoa da mezua hedatzearekin eta merezi dutenei, hau da, herritarrei boterea ematearekin. Izan ere, ekintzen hitzek baino eragin handiagoa dute beti.
Albert Clusella
Batzordekidea
Arkitekturan lizentziatu zen 2004an, Kataluniako Unibertsitate Politeknikoan. Estudio batean lanean aritu da, laguntzaile gisa lehenik, eta 2008z geroztik, bazkide gisa. Udal-arkitektoa izan zen Valléseko herri batean. Eraikuntzan zein hirigintzan dihardu, lanbidearen ikuspegi kontzientearekin beti, eta bioarkitekturan, energia-eraginkortasunean eta elektrizitatea sortzeko sistemetan espezializatuta dago. 2011 eta 2017 bitartean, Moiàko udalerrian zinegotzi izan zen, hirigintza eta ingurumenarekin lotutako sailetan, eta energia-eraginkortasunerako hainbat proiektu sustatu zituen. Duela gutxi, Bartzelonako metropoli-barrutian hirigintza-proiektu garrantzitsua garatzen ari den talde teknikoan sartu da. Autodidakta da, eta jasangarritasunean oinarritutako etorkizun teknologiko baten alde egiten du. Haren ustez, etorkizuneko elektrizitate-ereduak produkzio banatua izan beharko du, lurraldeari zein instalazioen titulartasunari dagokienez, gizarteak berak hornitu dezan bere burua.
Carles Cuadern
Kontu-hartzailea
Quim Ruiz
Kontu-hartzailea
Jesús Salgado
Kontu-hartzailea
Lan-taldea
Lan-taldea kooperatibaren enpresa-jarduerez arduratzen da. Gironan kokatuta, Som Energiaren administrazioa, bazkideentzako arreta eta komertzializazioa kudeatzeko kooperatibak kontratatzeko lan-taldea da.
Komertzalizazioa
Energia berriztagarriak sortzea
Talde transbertsalak
IT
Jarduera kooperatiboa
Gerentzia
Tokiko Taldeak, talde lokalak
Bazkide askok borondatez parte hartzen dute euren ezaguera eta energia emanez eskualdeko ataletan, tokiko taldeetan eta Som Energiaren plataforman.
Zuk ere egin dezakezu: