SOM ENERGIAREN WEBGUNEKO
COOKIEEI BURUZKO POLITIKA

Zertarako erabiltzen dugu cookie mota bakoitza?
Helburuaren arabera:
Cookie teknikoak
Cookie teknikoek erabiltzailearen nabigazioa eta webguneak eskaintzen dituen aukera edo zerbitzuak erabiltzea errazten dute: saioa identifikatzea, eremu jakin batzuetarako sarbidea ahalbidetzea, eskaerak eta erosketak erraztea, formularioak eta inskripzioak betetzea, segurtasuna, funtzionaltasunak (besteak beste, bideoak eta sare sozialak) erraztea, eta abar.
Pertsonalizatzeko cookieak
Pertsonalizatzeko cookieei esker, erabiltzaileak zerbitzuak bere lehentasunen (besteak beste, hizkuntza, nabigatzailea, konfigurazioa) arabera erabili ahal izango ditu.
Analisi-cookieak
Analisi-cookieak webguneko erabiltzaileen jokaeraren analisi anonimoa egiteko erabiltzen dira. Webguneak hobetzeko helburuarekin, erabiltzailearen jarduera neurtzea eta nabigazio-profilak sortzea ahalbidetzen dute.
Publizitaterako cookieak
Publizitaterako cookiek webguneko publizitate-guneak kudeatzea ahalbidetzen dute. Horrez gain, cookie horiek publizitate pertsonalizatua izan dezakete. Kasu horretan, webguneko publizitate-guneak erabiltzailearen jokaeraren eta ohituren arabera kudeatzea ahalbidetuko dute. Eta hortik erabiltzailearen profila aterako da eta erabiltzailearen nabigatzailean, edo erabiltzailearen beste profiletan eta sare sozialetan, agertzen den publizitatea pertsonalizatu ahalko da.
Epearen arabera:
Saioko cookieak
Saioko cookieak erabiltzailea webgunean nabigatzen ari den bitartean irauten duten eta nabigatzailea ixtean ezabatzen diren cookieak dira.
Cookie iraunkorrak
Cookie iraunkorrak erabiltzailearen terminalean biltegiratzen dira erabiltzaileak eskuz ezabatzen dituen arte edo cookie horientzat ezarritako epea iraungi arte.
Titulartasunaren arabera:
Cookie propioak
Editoreak berak kudeatzen duen ordenagailu edo domeinu batetik, erabiltzaileak eskatutako zerbitzua ematen duena, erabiltzailearen terminalera bidaltzen diren cookieak dira.
Hirugarrenen cookieak
Editorearen ordez cookieen bidez eskuratutako datuak tratatzen dituen beste erakunde batek kudeatzen duen ordenagailu edo domeinu batetik erabiltzailearen terminalera bidaltzen diren cookieak dira.

Beheko taulan webgune honetan erabiltzen diren cookieen sailkapena eta deskribapena jaso dugu, zure nabigatzailean identifika ditzazun:

Cookieak parametro ezberdinen arabera sailka daitezke: funtzioaren, titulartasunaren eta iraupenaren arabera. Sailkapen horri jarraikiz, eta ahalik eta informazio gardenena emateko SOM ENERGIAK taula bat prestatu dugu cookieen deskribapena eta haien gaineko informazio guztia biltzen duen taula bat prestatu du sailkapen honen arabera:
OINARRIZKOAK
Cookie tekniko propioak eta saiokoak.
ERRENDIMENDUA
Cookie tekniko propioak eta iraunkorrak. Pertsonalizatzeko cookie propioak edohirugarrenenak, saiokoak edo iraunkorrak.
ESTATISTIKA
Publizitaterako eta analisi-cookie iraunkorrak, propioak eta hirugarrenenak.
FUNTZIONALTASUNA
Hirugarrenen cookie teknikoak, saiokoak edo iraunkorrak.
SOM ENERGIAK konexio-datuak, gailuaren datuak eta nabigazio-ohiturak estatistikak egiteko eta publizitatea bidaltzeko tratatzen dituzten cookie teknikoak, pertsonalizatzeko cookieak, analisi-cookieak eta publizitaterako cookie propio eta hirugarrenenak erabiltzen ditu. Horregatik, gure webgunean sartzean, Informazioaren gizartearen zerbitzuei buruzko legearen 22. artikulua betez, haiek erabiltzeko baimena eskatu dizugu. Gure atariaren bidez datu pertsonalak emateko eta cookieak erabiltzeko baimena emateko, gutxienez, 18 urte izan behar dituzu eta espresuki onartu behar duzu gure Pribatutasun-politika. Nolanahi ere, jakinarazten dizugu cookieak aktiba edo desaktiba ditzakezula, Internet nabigatzailearen jarraibideei jarraituz:
Chrome
Konfigurazioa > Bistaratu aukera aurreratuak > Pribatutasuna > Edukiaren konfigurazioa.
Firefox
Tresnak > Aukerak > Pribatutasuna > Historia > Konfigurazio pertsonalizatua.
Internet Explorer
Tresnak > Internet aukerak > Pribatutasuna > Konfigurazioa.
Opera
Tresnak > Lehentasunak > Editatu lehentasunak > Cookieak.
Safari
Lehentasunak > Segurtasuna.
Edge
Konfigurazioa > Ikusi konfigurazio aurreratua > Pribatutasuna eta zerbitzuak > Cookieak.
Nabigatzaileetan Google Analitics desgaitzeko osagarria
Google Analyticsen analisi-cookieak nabigatzaile guztietan errefusatu nahi badituzu, zure informazioa Google Analyticsera bidal ez dadin, funtzio hori betetzen duen osagarri bat deskarga dezakezu esteka honetan: https://tools.Google.com/dlpage/gaoptout.