AVISO LEGAL DE
www.somenergia.coop

Webgune hau SOM ENERGIA, SCCLrena (aurrerantzean, SOM ENERGIA) da. SOM ENERGIAK F55091367 IFZ du, egoitza Gironan, C/ Pic de Peguera, 11 – 17003 helbidean, eta Gironako Kooperatiben Erregistroan erregistratuta dago 13936. orrian, 1. inskripzioan.

Kontsultak edota proposamenak egiteko, deitu + 34 872 202 550 telefono-zenbakira edo idatzi gdpr@somenergia.coop helbide elektronikora.

Era berean, zure esanetara izango duzu Datuak Babesteko Ordezkari bat, zeinak, gure erakundean datuei ematen zaizkien tratamendu guztiak ikuskatzeaz gain, datu pertsonalen tratamenduaren gaineko edozein arazo konpontzen lagunduko dizun. Hauek dira datuak babesteko ordezkariaren kontaktu-datuak: Lant Abogados (Lant Advisors, S.L.P.) – somenergia@delegado-datos.com.

Espainian soilik aplikagarria den araudiak arautzen du webgune hau; eta haren mende geldituko dira webgunean sartzen diren erabiltzaile nazional zein atzerritarrak.

ERABILTZAILEA doan sar daiteke gure webgunean, sartzeko unean indarrean dauden ERABILERA BALDINTZA OROKOR hauek irakurri eta espresuki eta argi onartu ondoren. Mesedez, irakurri baldintzak arretaz. Gure ataria, gure edukiak edota zerbitzuak erabiltzen dituen unean, ERABILTZAILEAK atariaren erabilera-baldintza orokorrak espresuki onartzen ditu eta haiei men egiten die. ERABILTZAILEA ez badator bat erabilera-baldintza hauekin, atari hau erabiltzeari eta haren bidez operatzeari utzi beharko dio.

Gure atariaren bidez datu pertsonalak emateko eta produktu edota zerbitzuak erosteko, ERABILTZAILEAK, gutxienez, 18 urte izan behar ditu edo, hala badagokio, kontratatzeko behar besteko gaitasun juridikoa.

Webgunearen aurkezpena eta konfigurazioa edozein unetan aldatu ahal izango dugu, zerbitzuak zabaldu edo murriztu, eta webgunea Saretik kendu, bai eta eskainitako zerbitzu eta edukiak ere; hori guztia aldebakarreko erabakiz eta aurretik abisatu gabe.

1. JABETZA INTELEKTUALA Subir al índice ↑

Eduki, testu, irudi eta iturburu-kode guztiak SOM ENERGIARENAK edo ustiapen-eskubideak laga dizkiguten hirugarrenenak dira, eta jabetza intelektual eta industrialeko eskubideek babesten dituzte.

ERABILTZAILEAK bere kontu bakarrik erabil ditzake, irabazi-asmorik gabe, eta berariazko baimena beharko du horiek aldatzeko, erreproduzitzeko, ustiatzeko, banatzeko edo titularrari dagokion edozein eskubide baliatzeko.

Gure atarirako estekak sortzeak ez du inolako eskubiderik ematen atariaren gainean. Halaber, gure webgunerako esteka bat sortzeak ez dakar berekin laguntzaile edo bazkide kategoria eskuratzeko eskubidea.

SOM ENERGIA hirugarrenek bere atarian argitaratzen dituzten artikulu eta irudien jabetza intelektualeko eskubideen gainean aurkezten diren erreklamazioen ondoriozko erantzukizunetik salbuetsita dago.

Guztiz debekatuta dago gure ataria osorik edo neurri batean imitatzea.

2. SARRERA – ETA ERABILERA-BALDINTZAK Subir al índice ↑

ERABILTZAILEA doan sar daiteke gure webgunean, eta ez du aurretik harpidetu edota erregistratu behar. Haatik, zerbitzu jakin batzuek (bestek beste, bazkidetzea, argia kontratatzea, parte hartzeko plataformetan edo bulego birtualean sartzea) erabilera mugatua dute, eta erabiltzaileek erregistratu, formularioak datu pertsonalekin bete edota beren buruak pasahitz bidez identifikatu behar dituzte. Zerbitzu horiek behar bezala identifikatuko dira webgunean.

Datu pertsonalak bidaltzearekin batera, ERABILTZAILEAK espresuki onartzen du gure pribatutasun-politika.

ERABILTZAILEAK fede onari, ordena publikoaren arauei eta Erabilera-baldintza orokor hauei jarraituz sartu behar du gure webgunean. ERABILTZAILEA bere erantzukizunpean sartuko da gure webgunean, eta hirugarrenei edo guri eragin diezazkigukeen kalte eta galeren erantzule izango da nolanahi ere.

ERABILTZAILEARI espresuki debekatzen zaio webgune honetan eskainitako zerbitzu, produktu eta edukiak erabilera-baldintza hauetan eta, hala badagokio, produktu edo zerbitzu jakin batzuen erosketa arautzen duten baldintza berezietan xedatutakoak ez diren prozedurak baliatuz erabiltzea edota eskuratzea.

ERABILTZAILEARI debekatzen zaio, gure atarian, sistema informatikoen funtzionamenduaren gainkarga eragiten duen edozein ekintza egitea, bai eta birusak sartzea edo webgunearen funtzionamendu normala oztopatzen duten edo, azken buruan, gure sistema informatikoak kaltetu ditzaketen robotak edo softwareak instalatzea ere.

Gure webguneak zure eskura jartzen dituen esteketatik atzitu daitezkeen beste webguneetako informazioa, edukiak eta zerbitzuak ezin ditugunez kontrolatu, jakinarazten dizugu SOM ENERGIA ez dela ERABILTZAILEAK gure erakundeaz besteko webgune horiek erabiltzean eragin ditzakeen kalte eta galeren erantzule izango.

SOM ENERGIAK beretzat gordetzen du edozein ERABILTZAILEAREN baja aurreabisurik gabe emateko aldebakarreko eskubidea, erakundeak uste duenean gure webgunearen erabilera arautzen duten baldintzak urratu dituela; eta ERABILTZAILEAK ez du eskubiderik izango horren aurrean inolako erreklamaziorik aurkezteko. Orobat, SOM ENERGIAK beretzat gordetzen du erabilera-baldintza orokor hauek urratzen dituzten erabiltzaileen aurka dagozkion lege-ekintzak erabiltzeko eskubidea, eta ERABILTZAILEAK onartzen du erakundeak ekintza horiek ez hasteak ez duela esan nahi formalki uko egiten dienik; izan ere, indarrean jarraituko dute arau-hausteek legez preskribatu arte.

3. PRIBATUTASUN-POLITIKA Subir al índice ↑

Konfidentzialtasuna eta segurtasuna funtsezko balioak dira SOM ENERGIARENTZAT eta, ondorioz, ERABILTZAILEAREN pribatutasuna une oro bermatzeko eta behar ez den informaziorik ez biltzeko konpromisoa hartzen dugu.

Gure atariaren bidez datu pertsonalak emateko, ERABILTZAILEAK, gutxienez, 18 urte izan behar ditu edota kontratatzeko behar besteko gaitasun juridikoa, eta espresuki onartu behar du gure Pribatutasun-politika.

ERABILTZAILEA izango da SOM ENERGIARI edo beste hirugarren bati zuzenean edo zeharka eragiten zaion edozein kalte edo galeraren erantzule, formularioak datu faltsuekin, okerrekin, eguneratu gabekoekin edo baimenik gabe hirugarrenen datuekin betetzeagatik.

4. ERANTZUKIZUNAK Subir al índice ↑

Webgune hau ERABILTZAILEEN esku jartzen dugu kalitatezko zerbitzua eskaini nahi dugulako, ardura handiena jarrita emandako zerbitzuan eta erabilitako baliabide teknologikoetan. Hala eta guztiz ere, ez gara ERABILTZAILEAREN sistema informatikoa nola edo hala hondatu dezaketen birusen eta bestelako elementuen erantzule izango.

SOM ENERGIAK ez du bermatzen zerbitzua etengabe erabilgarri egotea, Internet sareko arazoek, gailu informatikoen matxurek edo ustekabeko beste egoerek eragin ditzaketen arazoak direla eta; hortaz, ERABILTZAILEAK egoera hori, zentzuzko mugen barruan, onartzen du eta espresuki uko egiten dio, zerbitzuaren akatsen, erroreen eta erabileraren erantzukizuna SOM ENERGIARI erreklamatzeari.

ERABILTZAILEAK bere gain hartzen du webgunea erabiltzearen ondoriozko erantzukizun osoa, eta webgunean zuzenean edo zeharka eragiten diren efektu guztien (emaitza ekonomiko, tekniko edota juridiko txarrak barne, baina mugarik gabe) erantzule izango da, bai eta gure atariak erabiltzailearengan piztutako itxaropenenak zapuzten direnean ere; beraz, ERABILTZAILEAK ez dio kalterik jasanaraziko SOM ENERGIARI gertaera horietatik zuzenean edo zeharka eratorritako erreklamazioengatik.

SOM ENERGIAK ez ditu bermatzen webgune honetako edukien zehaztasuna, egiazkotasuna ezta indarra ere, direla propioak, hirugarrenenak edo beste webguneetarako estekak, eta eduki horien erabileraren ondoriozko erantzukizunetik guztiz salbuetsita dago.

SOM ENERGIA edozein erreklamazioren ondoriozko erantzukizunetik salbuetsita dago, ERABILTZAILEAK gure erabilera-baldintzak, sarrera-baldintzak eta pribatutasun-politika ez betetzeagatik hirugarrenek aurkeztutako demanda eta erreklamazioak (abokatuen zerbitzu-sarien ordainketa barne) eta indarrean dagoen legeria ez betetzearen ondoriozko beste edozein erreklamazio barne.

ERABILTZAILEAK aitortzen du gure ataria erabiltzeko baldintzen gaineko informazio guztia ulertu duela, baldintzak nahikoak direla akatsak saihesteko eta, ondorioz, baldintza horiek guztiak espresuki onartzen dituela.

ERABILTZAILEA jakinaren gainean dago webgune honetan nabigatzeak eta webguneko zerbitzuak erabiltzeak erabilera-baldintza hauek onartzea dakarrela.

Gure webgunea Espainiako legeen menpe dago. Webgune honen interpretazioaren edota edukiaren gainean desadostasun edo eztabaidaren bat sortzen bada, alderdi guztiak Gironako epaitegi eta auzitegien mende jarriko dira, beste edozein foruri uko eginda.

5. WEBGUNEAN SARTZEKO BALDINTZA OROKORREN INDARRALDIA Subir al índice ↑

Erabilera-baldintza orokor hauek 2020/02/11n aldatu dira. Baldintzak edozein unetan aldatu ditzakegu. Mesedez, egiaztatu igorpen-data gure webgunera konektatzen zaren bakoitzean; horrela, ziur jakingo duzu ez dugula egin zuri eragingo dizun aldaketarik.

Gure webgunea erabiltzeko baldintzen gaineko zalantzak argitzeko edo kontsultak egiteko, jar zaitez gurekin harremanetan goian zehaztu bezala, edo Lant Abogadosekin info@lant-abogados.com helbidean edo http://www.lant-abogados.com/ webgunean.