Lan-taldea

Som Energian 130 lagunek baino gehiagok lan egiten dugu, eta gure misioa da energia-eraldaketa sustatzen jarraitzea.

Lan-taldeak Kooperatibaren enpresa-jarduera kudeatzen du Gironako egoitzatik.

Antolakuntza malgua dugu. Pertsonak erdigunean jartzen dituen eredua, erantzunkidetasuna, koordinazioa eta autonomia sustatzeko lidergoa dira gure funtsezko balioak.

Aktiboen kudeaketa
Sorkuntza-proiektu berriak

Som Energian lan egitea abentura bat da. Hainbat erronka planteatzen ditu: merkatu elektrikoaren konplexutasunean murgiltzea, bazkideen parte-hartzeak duen dimentsioa eta balioa ulertzea eta horizontaltasunean eta Talde teknikoaren autogestioan oinarritutako esparru etiko komun bat sortzea.

Edozein ikuspegitik begiratuta, ikasteko, maila profesionalean zein pertsonalean hazteko eta kolektibo gisa dugun potentzialean konfidantza izaten jarraitzeko aukera ematen du etengabe.

Francesca D'Errico

Kultura kooperatiboa

Elsa Cano. Geure balio pertsonalak laneko eguneroko jarduerarekin lerrokatzeko aukera izatea zaila da, baina poz handia ematen dit esateak Som Energian hori errealitate bat dela.

Geure balio pertsonalak laneko eguneroko jarduerarekin lerrokatzeko aukera izatea zaila da, baina poz handia ematen dit esateak Som Energian hori errealitate bat dela.

Elsa Cano

Komunikazioa

Som Energiaren lan-taldean sartu nahi duzu?

Som Energiaren lan-taldetik trantsizio energetikoan parte hartu nahi baduzu, kontsultatu gure lan-eskaintzak. Beharbada baten bat zure profilarekin bat etorriko da.