Kooperatibaren kapital sozialerako inbertitzeko ahalmena berriro zabaltzen dugu, proiektu hidroelektriko bat eskuratu ostean Peñafiel-en (Valladolid).

Inbertsio mota hau kooperatibak behar duen 800.000 € lortu arte zabalik egongo da. Behin lortuz gero, mota hau itxiko da aukera egoki berri bat egon arte.

800.000 €ko ekarpena

Eskerrik asko!

Guk behar dugun kantitatea lortu egin dugu!

Inbertsioak itxiko ditugu hurrengo aukera lortu arte!

Baina gogora ezazu, Belaunaldi Kilowatt/ordu kanpainan ere inberti dezakezu zure energia propioa ekoizteko.

Maizko galderak

Nork egin dezake ekarpena?

Ekarpenak egin ahal izateko kooperatibaren bazkide izatea derrigorrezkoa da. Kooperatibaren bazkide bihurtzeko, bete ezazu hurrengo formularioa.

Zer da borondatezko kapital soziala?

Bazkideak kooperatibari ematen dion kapitala da, borondatezkoa, eta kantitate horren truke ordainsaria jasotzen du (urteko interesa).

Zertarako erabiliko da dirua?

Kooperatibak bultzatzen dituen energia berriztagarrien proiektu desberdinak finantzatu eta egiaztatu ahal izateko.

Zein kantitate inberti dezaket?

Gutxieneko kapitala 100 €-koa da eta gehienezkoa 25.000 €-koa da (beti 100 zenbakiaren anizkoitz). Epe laburrean edo ertainean zuk behar ez duzun dirua inbertitzea gomendatzen zaituztegu.

Zein da kooperatiban egindako inbertsioaren arriskua?

Som Energia, beste enpresa bat bezala, ordainketen etenaldian sar liteke. Egoera horren aurrean, ordaintzeke zorren ordainketa hurrengoa izango litzateke: Administrazioa, langileak, maileguak, partaidetza-tituluak, borondatezko kapital soziala eta, azkenik, beharrezko kapital soziala.

Inbertsioaren Baldintza Orokorrak

Som Energiaren kapital sozialerako borondatezko ekarpenen baldintza orokorrak ikus ditzakezu esteka honetan.