AVISO LEGAL DE
www.somenergia.coop

Webgune hau SOM ENERGIA, SCCLrena (aurrerantzean, SOM ENERGIA) da. SOM ENERGIAK F55091367 IFZ du, egoitza Gironan, C/ Pic de Peguera, 11 – 17003 helbidean, eta Gironako Kooperatiben Erregistroan erregistratuta dago 13936. orrian, 1. inskripzioan.

Kontsultak edota proposamenak egiteko, deitu + 34 872 202 550 telefono-zenbakira edo idatzi gdpr@somenergia.coop helbide elektronikora.

Era berean, zure esanetara izango duzu Datuak Babesteko Ordezkari bat, zeinak, gure erakundean datuei ematen zaizkien tratamendu guztiak ikuskatzeaz gain, datu pertsonalen tratamenduaren gaineko edozein arazo konpontzen lagunduko dizun. Hauek dira datuak babesteko ordezkariaren kontaktu-datuak: Lant Abogados (Lant Advisors, S.L.P.) – somenergia@delegado-datos.com.

Espainian soilik aplikagarria den araudiak arautzen du webgune hau; eta haren mende geldituko dira webgunean sartzen diren erabiltzaile nazional zein atzerritarrak.

Gure webgunean doan sar zaitezke ERABILTZAILE gisa. Webgunearen erabilera sartzen zaren unean indarrean dauden erabilera-baldintzek arautzen dute; hortaz, baldintzak arretaz irakurtzea gomendatzen dizugu. Ez bazaude ados erabilera-baldintzekin, atari hau erabiltzeari eta haren bidez operatzeari utzi beharko dio. Baldintzen inguruan zalantzak badituzu, jar zaitez gurekin harremanetan.

Gure atariaren bidez datu pertsonalak emateko eta produktu edota zerbitzuak erosteko, ERABILTZAILEAK, gutxienez, 18 urte izan behar ditu edo, hala badagokio, kontratatzeko behar besteko gaitasun juridikoa.

1. JABETZA INTELEKTUALA Subir al índice ↑

Eduki, testu, irudi eta iturburu-kode guztiak SOM ENERGIARENAK edo ustiapen-eskubideak laga dizkiguten hirugarrenenak dira, eta jabetza intelektual eta industrialeko eskubideek babesten dituzte.

ERABILTZAILEAK bere kontu bakarrik erabil ditzake, irabazi-asmorik gabe, eta berariazko baimena beharko du horiek aldatzeko, erreproduzitzeko, ustiatzeko, banatzeko edo titularrari dagokion edozein eskubide baliatzeko.

SOM ENERGIA eta Generation kWh marka erregistratuak dira, eta debekatuta dago marka horiek baimenik gabe erreproduzitzea, imitatzea, erabiltzea edo txertatzea.

Gure atarirako estekak sortzeak ez du inolako eskubiderik ematen atariaren gainean. Halaber, gure webgunerako esteka bat sortzeak ez dakar berekin laguntzaile edo bazkide kategoria eskuratzeko eskubidea.

SOM ENERGIA hirugarrenek bere atarian argitaratzen dituzten artikulu eta irudien jabetza intelektualeko eskubideen gainean aurkezten diren erreklamazioen ondoriozko erantzukizunetik salbuetsita dago.

Guztiz debekatuta dago gure ataria osorik edo neurri batean imitatzea.

2. SARRERA – ETA ERABILERA-BALDINTZAK Subir al índice ↑

ERABILTZAILEA doan sar daiteke gure webgunean, eta ez du aurretik harpidetu edota erregistratu behar. Haatik, zerbitzu jakin batzuek (bestek beste, bazkidetzea, argia kontratatzea, parte hartzeko plataformetan edo bulego birtualean sartzea) erabilera mugatua dute, eta erabiltzaileek erregistratu, formularioak datu pertsonalekin bete edota beren buruak pasahitz bidez identifikatu behar dituzte. Zerbitzu horiek behar bezala identifikatuko dira webgunean.

Datu pertsonalak bidaltzearekin batera, ERABILTZAILEAK espresuki onartzen du gure pribatutasun-politika.

ERABILTZAILEAK fede onari, ordena publikoaren arauei eta Erabilera-baldintza orokor hauei jarraituz sartu behar du gure webgunean. ERABILTZAILEA bere erantzukizunpean sartuko da gure webgunean, eta hirugarrenei edo guri eragin diezazkigukeen kalte eta galeren erantzule izango da nolanahi ere.

ERABILTZAILEARI espresuki debekatzen zaio webgune honetan eskainitako zerbitzu, produktu eta edukiak erabilera-baldintza hauetan eta, hala badagokio, produktu edo zerbitzu jakin batzuen erosketa arautzen duten baldintza berezietan xedatutakoak ez diren prozedurak baliatuz erabiltzea edota eskuratzea.

ERABILTZAILEARI debekatzen zaio, gure atarian, sistema informatikoen funtzionamenduaren gainkarga eragiten duen edozein ekintza egitea, bai eta birusak sartzea edo webgunearen funtzionamendu normala oztopatzen duten edo, azken buruan, gure sistema informatikoak kaltetu ditzaketen robotak edo softwareak instalatzea ere.

Kontuan hartuta gure web-atariaren bidez eskuragarri dauden beste webguneetako informazioa, edukiak eta zerbitzuak kontrolatzea oso zaila dela, jakinarazten dizugu SOM ENERGIA ez dela horien erantzule izango. Halere, ahal duen neurrian, haien legezkotasuna zaintzen saiatuko da.

SOM ENERGIAK beretzat gordetzen du edozein ERABILTZAILEAREN baja emateko eskubidea, erakundeak uste duenean gure webgunearen erabilera arautzen duten baldintzak urratu dituela. Orobat, SOM ENERGIAK beretzat gordetzen du erabilera-baldintza orokor hauek urratzen dituztenen aurka legezko akzio egokiak gauzatzeko eskubidea.

3. PRIBATUTASUN-POLITIKA Subir al índice ↑

Konfidentzialtasuna eta segurtasuna funtsezko balioak dira SOM ENERGIARENTZAT eta, ondorioz, ERABILTZAILEAREN pribatutasuna une oro bermatzeko eta behar ez den informaziorik ez biltzeko konpromisoa hartzen dugu.

Gure atariaren bidez datu pertsonalak emateko, ERABILTZAILEAK, gutxienez, 18 urte izan behar ditu edota kontratatzeko behar besteko gaitasun juridikoa, eta espresuki onartu behar du gure Pribatutasun-politika.

ERABILTZAILEA izango da SOM ENERGIARI edo beste hirugarren bati zuzenean edo zeharka eragiten zaion edozein kalte edo galeraren erantzule, formularioak datu faltsuekin, okerrekin, eguneratu gabekoekin edo baimenik gabe hirugarrenen datuekin betetzeagatik.

4. ERANTZUKIZUNAK Subir al índice ↑

Web-atari hau ERABILTZAILEAREN esku jartzean, kalitatezko zerbitzu bat eskaini nahi dugu, ardura handiena jarrita emandako zerbitzuan eta erabilitako baliabide teknologikoetan. Dena dela SOM ENERGIAK ez du bermatzen zerbitzua etengabe erabilgarri egotea, Internet sareko arazoek, gailu informatikoen matxurek edo ustekabeko beste egoera batzuek eragin ditzaketen arazoak direla eta; hortaz, ERABILTZAILEAK egoera horiek gertatzea, zentzuzko mugen barruan, onartzen du.

Webgune hau, berariazko erabilera-baldintzek bestelakorik arautzen ez badute, informazio-ondoreetarako eta gure produktu eta zerbitzu korporatiboak aurkezteko soilik da; beraz, SOM ENERGIA ez da webguneak ERABILTZAILEARENGAN sor ditzakeen edozein motako espektatiben erantzule izango.

Webgune honen inguruko guztia Espainiako legeek soilik arautzen dute. Web-atari honen interpretazioaren edota edukiaren gainean alderdien artean desadostasun edo eztabaidaren bat sortzen bada, alderdi guztiak legez dagozkien epaitegi eta auzitegien mende jarriko dira.

5. WEBGUNEAN SARTZEKO BALDINTZA OROKORREN INDARRALDIA Subir al índice ↑

Erabilera-baldintza orokor hauek 2020/02/11n aldatu dira. Baldintzak edozein unetan aldatu ditzakegu. Mesedez, egiaztatu igorpen-data gure webgunera konektatzen zaren bakoitzean; horrela, ziur jakingo duzu ez dugula egin zuri eragingo dizun aldaketarik.

Gure webgunea erabiltzeko baldintzen gaineko zalantzak argitzeko edo kontsultak egiteko, jar zaitez gurekin harremanetan goian zehaztu bezala, edo Lant Abogadosekin info@lant-abogados.com helbidean edo http://www.lant-abogados.com/ webgunean.